Valentino Rossi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Kanpo loturak: clean up using AWB
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
26. lerroa:
2002. urtean 500 z.k.-ko kategoria aldatu egin zuten: motoek 990 z.k. eta 4 denboretako motorrak zituzten. Izena ere aldatu zioten: [[MotoGP]]. Valentinok [[Honda RC112]] batekin titulua berriz eskuratu zuen 11 garaipenekin. Gauza bera egin zuen 2003. urtean. Karreraz karrera erakutsitako nagusitasuna ikusita, bazirudien luzerako irabazten jarraituko zuela; zale askorentzat kategoria nagusia aspergarria bihurtu zen.
 
Baina 2003. denboraldia amaitzean,[[Yamaha]] taldera igaro zen, Hondarekin liskarrak eduki eta gero. Urte hasieran, gutxik uste zuten 2004. urtean eginen zuena egiteko gai zela, hainbaten ustea baitzen motorik hoberena zuelako irabazi zuela ordura arte. Lehenengo lasterketatik gauzak argi utzi zituen ordea; [[Hegoafrika]]ko [[Sari Nagusia]]n, [[Max Biaggi]]rekin lehia gogorra izan ondoren irabazi egin zuen, eta horrela joan zen urtea, titulua berriz lortu baitzuen. Bazirudien ezerk ezin zuela gelditu. Era berean, 2005-eko txapelketa ere erraz irabazi zuen.
 
2006. denboraldia faborito bezala hasi zuen baina gauzak inoiz ez bezala okertu zitzaizkion (erorketak, motor akatsak...). Azken lasterketan, ustekabean erori eta titulua galdu zuen [[Nicky Hayden]] pilotu amerikarraren eskuetan utziz.