Kalitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
EFQM ereduaren ezaugarriak sartu
3. lerroa:
[[Fitxategi:Wiesen im Burgenland - Erdbeerverkauf.jpg|thumb|390px|'''Kalitatea''' produktu eta zerbitzu bati buruz espero diren ezaugarrien multzoa da. Irudian, marrubi saltzaile bat: marrubi guztiak berdintsuak dira eta pisu bereko kaxetan daude, espero bezala.]]
 
[[Enpresa]] alorrean, '''kalitatea''' produktu, zerbitzu nahiz prozesu bati aurrez eskatu edo itxarondako baldintzen betetze-maila da, produktu edo zerbitzuaren akatsak ekidin, [[bezero (argipena)|bezeroaren]] beharrak asebete eta [[bikaintasun]]a lortzeari begira<ref>Gehien bat ''ASQC'' estatubatuar kalitate elkartearen definizioaren dator bat definizio hau.</ref>. Kalitatezko produktu edo zerbitzu batek bete beharreko baldintzak legezko arauek jarritakoak, bezeroak berak inposaturikoak nahiz desiraturikoak, ekoizleak definitutakoak edo merkatuan dauden antzeko beste produktu eta zerbitzu onargarrien ezaugarriak izan daitezke. Egun, kalitatearen eredu garrantzizkoena EFQM europear ajentziak ezartzen duena da, mikrokalitatezko adierazleak integratuz kalitatearen adierazle bateratu eta orokor bat eratzeko, efizientzia, plangintzaren garapen egokia, kontabilitatea eta administrazioa, langileekiko harremanak eta gizartearekiko konpromisoaren inguruan ardaztuta; adierazle horretan eskuratzen den puntuazioa gainditzen bada, kalitate-zirutagiria jasoko du enpresak, horretarako baimena duten kontsultorien eskutik.
 
Eskaintzen den [[produktu (argipena)|produktu]] eta [[zerbitzu (argipena)|zerbitzu]] mota zein den kalitate-atributuak ezberdinak izaten dira. Adibidez, barazki, haragi eta arrainetan, freskoak eta zaporetsuak izatea dira produktua kalitatezkoa izateko baldintzak; ordenagailu baten kalitatezko atributuak, berriz, [[diseinu]]arekin eta [[fidagarritasun (argipena)|fidagarritasunarekin]] loturik izaten dira. Kalitatea [[prezio]]arekin maiz lotzen den ezaugarria ere bada eta horrela [[kalitate-prezio erlazio]] terminoa maiz erabiltzen da, produktu edo zerbitzu baten egokitasuna adierazteko. Produktuaz haraindi, kalitatea ekoizpen prozesuen eta bezeroen ikuspuntuetara zabaldu den kontzeptua ere bada, kalitate kontzeptua zabaltzearren. Nolanahi ere, egun produktuaren eta zerbitzuaren berehalako ezaugarri horietaz aparte, kalitatea enpresaren barne-funtzionamenduarekin, gizarte-erantzukizunarekin eta beste alderdi zenbaitekin ere loturik dagoela irizten da gaur egun, betiere [[bezero (argipena)|bezeroari]] begira. Kalitatea produktu eta zerbitzu bat beste produktu eta zerbitzuekin alderatu eta horietatik bereizteko ere erabiltzen da, [[kalitate-zigilu]] eta [[jatorri-izendapen]]en bitartez esaterako eta, beraz, enpresek landu behar duten funtsezko kontzeptua da, [[lehiakortasun|lehiakorrak]] izango badira.