Ukraina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
105. lerroa:
 
=== Ukraina burujabea ===
[[Fitxategi:View_of_Chernobyl_taken_from_Pripyat.JPG|thumb|right|250px|[[Pripiat]] hiria husturik [[Txernobylgo hondamendia]]ren ondoren.]]
[[1986]]ko apirilean [[Txernobylgo hondamendia|istripu larria]] izan zen [[Txernobyl]]go zentral nuklearrean, [[Kiev]]etik 130 kilometrora, oso ondorio latzak eragin zituena 5 milioi pertsonarengan (datu ofizialen arabera 600 pertsona hil ziren). Gertaera horrek gobernuaren aurkako oposizioa berpiztu zuen. [[1989]]ko amaieran errepublikaren burujabetasunaren eta [[Perestroika]]ren aldeko higikundea sortu zen ([[Rukh]]), Kieveko intelektualez eta [[preso politiko]] ohiez osatua. [[1990]]ko martxoko hauteskundeetan komunistak atera ziren garaile, eta Rukhek emaitza onak izan zituen mendebaldean. Legebiltzarreko lehendakariak, [[Leonid Kravtxuk]]ek, jarrera nazionalista gero eta tinkoagoa hartu zuen.
 
[[1991]]ko otsailean, [[Krimeako Errepublika Autonomoa|Krimeari]] autonomia ([[1922]]-[[1945]] urteetan ere izan zuena) itzultzea erabaki zuen legebiltzarrak. [[Mikhail Gorbatxov|Gorbatxoven]] aurkako estatu kolpearen ondoren, abuztuaren 24an burujabetasuna eskatu zuen Ukrainak, abenduaren 1eko erreferendumean emandako botoen %90ek berretsi zuena. Leonid Kravtxuk hautatu zuten lehendakari. Hilabete horretan bertan [[Estatu Independenteen Erkidegoa]] sortu zuen [[Errusia]] eta [[Bielorrusia]]rekin batera. Urtearen amaieran, Kievek bere subiranotasuna eskatu zuen herrialde horretan zeuden [[bonba nuklear|arma nuklearrei]] zegokienez eta, aldi berean, arma horiek zazpi urteko epean desegiteko asmoa azaldu zuen.
 
[[Fitxategi:Leonid Kravchuk (cropped).jpg|thumb|left|180px|[[Leonid Kravtxuk]], Ukrainako presidentea [[1991]]tik [[1994]]ra.]]
[[1992]]an, Ukrainako gobernuak prezioen liberalizazioa aurrera eramatea erabaki zuen; bestalde, erraztasunak eman zien atzerriko enpresei bertan inbertsioak egin zitzaten. Urte horretan, Krimeak bere burujabetasuna adierazi zuen, baina Ukrainako legebiltzarrak ez zion onartu. Azkenik, Krimeak amore eman eta ezeztatu egin zuen bere adierazpena. Baina Errusiak [[1954]]ko lege dekretua ezeztatu zuen, zeinaren arabera Krimea Ukrainari ematen zion, eta Krimea itzultzea eskatu zion. Kievek ez zuen eskakizun hori onartu eta independentzia ekonomikoa onartu zion Krimeari. Krimea Kiev eta Moskuko gobernuen arteko tirabira gai izan zen urteetan.
 
118 ⟶ 120 lerroa:
 
=== XXI. mendea ===
[[Fitxategi:Joesjtsjenko_Marion_Kiev_2004.jpg|thumb|left|250px|[[Iraultza Laranja]]ren protestak [[Kiev]]en, [[2004]]ko azaroan.]]
[[2004]]an, [[Iraultza Laranja]] izangertatu zen. Horrela deitu zitzaion 2004ko hauteskundeetan [[Viktor Janukovitx]] gobernuaren hautagaiak egindako iruzurraren kontra egin ziren protesta, manifestazio, greba eta erresistentzia zibileko ekintzei, [[Viktor Justxenko]] oposizioko hautagaia lehendakari izendatzeko eskatuz. Urte horren bukaeran bukatu zen Iraultza Laranja, hauteskundeak hirugarrengoz egin eta Justxenko lehendakari izendatu zutenean.
 
Bestalde, [[2008]]ko bukaeran, liskar handia izan zen Errusiaren eta Ukrainaren artean. Errusiak Ukrainari saltzen dion gasaren prezioak sortu zuen istilua, eta tirabiren ondorioz, Errusiatik etorri, Ukraina zeharkatu eta [[erdialdeko Europa]]ra gasa daraman [[gasbide]]a etenda geratu zen. Etenaldi horrek gasik eta erregairik gabe utzi zituen Europako erdialdeko biztanle asko —[[Balkanak|Balkanetan]] bereziki— Europak aspaldi honetan ezagututako hotzaldirik handienean. Azkenean, [[2009]]aren hasieran, gasbidea zabalik geratu zen, baina ez Errusiak ez Ukrainak ez zuten hartu beren gain gas etenaldiaren ardura. [[2010]]eko presidentetzarako hauteskundeetan [[Viktor Janukovitx]] nagusitu zen, botoen %48rekin.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.berria.eus/albisteak/39101/.htm |izenburua= Timoxenkoren blokeak hauteskundeetako emaitzak auzitara eramango ditu | argitaletxea= berria.eus |sartze-data=2017-12-27}}</ref>
 
[[2013]]ko azaroan, [[Europar Batasun]]arekin elkartze akordioa sinatzeko planak izoztu zituen Janukovitx presidenteak. Horren ostean, [[Euromaidan]], Mendebaldearekin loturak estutzearen aldeko protesta baketsua, hasi zen. Luze gabe, talde paramilitar [[neonazismo|neonaziak]] ere lotu zitzaizkion protestari.<ref name="maka">{{erreferentzia|izena= Xabin|abizena= Makazaga|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2114/025/002/2014-09-07/errusiak_ordaindu_egin_beharko_du.htm |izenburua= Errusiak ordaindu egin beharko du | argitaletxea= berria.eus |sartze-data=2017-12-27}}</ref> Herrialdearen ekialdean, ordea, biztanle gehienak Euromaidanen aurka eta Janukovitxen alde agertu ziren.<ref>{{erreferentzia|izena= Lina|abizena= Kushch|url=http://www.bbc.com/news/world-europe-25198943 |izenburua= Donetsk view: Ukraine 'other half' resents Kiev protests | argitaletxea= bbc.com |sartze-data=2017-12-27}}</ref> [[2014 Ukrainan|2014ko]] urtarriletik aurrera, istiluak larriagotu ziren Kieven, gobernuaren aurkako taldeek eraikin ofizialak hartu zituztelarik. 130 lagun baino gehiago hil ziren liskarretan, gehienak zibilak.<ref>{{erreferentzia|izena= Mikel |abizena= Rodriguez|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1484/016/001/2014-02-19/kieveko_independentziaren_plazan_sartu_da_ukrainako_polizia.htm |izenburua= Kieveko Independentziaren plazan sartu da Ukrainako Polizia| argitaletxea= berria.eus |sartze-data=2017-12-27}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= https://www.npu.gov.ua/ru/publish/article/989615 |izenburua= МВС УКРАЇНИ| argitaletxea= npu.gov.ua |sartze-data=2017-12-27}}</ref> Otsailaren 22an, Ukrainako Parlamentuak Janukovitx presidentea kargugabetu eta hauteskundeetara deitzea erabaki zuen.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=https://www.berria.eus/albisteak/89049/legebiltzarrak_janukovitx_kargugabetu_du.htm |izenburua= Legebiltzarrak Janukovitx kargugabetu du | argitaletxea= berria.eus |sartze-data=2017-12-28}}</ref>
 
[[Fitxategi:2014-03-09. Протесты в Донецке 019.jpg|thumb|right|270px|Errusiazaleen protestak [[Donetsk]]en, [[2014]]ko martxoan.]]
Bien bitartean, inolako bereizgarririk gabeko errusiar soldaduak sakabanatu ziren [[Krimeako penintsula]]n, eta 2014ko martxoaren 16an egindako halamoduzko erreferendum batean, krimearren %97k Errusiari batzea erabaki zuten.<ref name=maka></ref><ref>{{erreferentzia|izena= Ibai |abizena= Treviño |url= https://www.berria.eus/paperekoa/1907/018/001/2015-04-02/urtebeteko_udaberria_krimean.htm |izenburua= Urtebeteko udaberria Krimean| argitaletxea= berria.eus |sartze-data=2017-12-28}}</ref> Bi egun geroago, Errusiako Senatuak onartu zuen [[Krimeako Errepublika|Krimea]] eta [[Sebastopol]] Errusiara batzeko ituna.<ref>{{erreferentzia|izena= Alex |abizena=Felton |izena2= Marie-Louise |abizena2= Gumuchian|url= http://edition.cnn.com/2014/03/27/world/europe/ukraine-crisis/ |izenburua= U.N. General Assembly resolution calls Crimean referendum invalid| argitaletxea= edition.cnn.com |sartze-data=2017-12-28}}</ref> [[Nazio Batuen Batzar Nagusia]]k baliogabetzat jo zuen erreferenduma. Ekialdeko [[Donetskeko oblasta|Donetsk]] eta [[Luhanskeko oblasta|Luhansk]] eskualdeetan, manifestari eta miliziano errusiazaleek eraikin ofizialak hartu zituzten, eta Ukrainatik banantzeko erreferendumak egin ziren.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2234558/erreferenduma-dontsk-lugansk--kievek-ez-die-balio-juridikorik-eman/?territorio_historico=&municipio=donostia |izenburua= Donetskek eta Luhanskek Ukrainatik independente direla aitortu dute| argitaletxea= eitb.eus |sartze-data=2017-12-28}}</ref> Liskar horiek izan ziren [[Donbasseko gerra]]ren hasiera, [[Donetskeko Herri Errepublika|Donetskeko]] eta [[Luhanskeko Herri Errepublika|Luhanskeko]] herri errepublika sortu berrien eta Ukrainako armadaren artean. Sezesionistek errusiar paramilitarren laguntza izan zuten.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= https://www.reuters.com/article/2014/07/27/us-ukraine-crisis-rebels-insight-idUSKBN0FW07020140727 |izenburua= Pushing locals aside, Russians take top rebel posts in east Ukraine| argitaletxea= reuters.com |sartze-data=2017-12-28}}</ref>