Ukraina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
182. lerroa:
 
=== Hizkuntzak ===
[[Fitxategi:Ukraine_census_2001_Ukrainian.svg|thumb|250px|Ukrainera ama-hizkuntza dutenen mapa, 2001eko erroldaren arabera]]
Ukrainako konstituzioaren arabera, [[ukrainera]] da errepublikaren hizkuntza ofiziala. Hala ere, arrazoi historikoek izan duten eragina dela medio, [[errusiera]] asko hitz egiten da errepublikaren ekialdean eta hegoaldean. [[Errusiar Inperioa|Tsarren inperioak]] errusiartze politika zorrotza ezarri zuen Ukrainako eremu zabaletan, eta bertako hizkuntza autoktonoa debekatu. 1991ean independentzia eskuratu ostean, agintariek ukraineraren aldeko neurriak ezarri zituzten errepublika berrian, errusieraren kaltean. Horrek hizkuntza-borroka eta liskarrak sortu zituen errepublikaren hegoaldean zein ekialdean.
 
188. lerroa:
 
=== Erlijioa ===
Razumkov Centrek 2016an egindako inkesta baten arabera, ukrainarren %81,9 [[kristau]]ak dira: %65,4 [[Eliza Ortodoxoa|ortodoxoak]], %7,1 kristauak besterik gabe, %6,5 [[Ekialdeko Eliza katolikoak|greziar katolikoak]], %1,9 protestanteak eta %1 latindar errituko katolikoak. % 1,1 musulmanak dira, [[judu]] eta [[hinduista]]k %0,2, erlijiorik gabeak %6,3, eta [[ateo]]ak %2,7. Erlijiozaletasun maila handiagoa da mendebaldean (%91) ekialdean (%56) baino.<ref>{{erreferentzia |url=http://old.razumkov.org.ua/upload/Religiya_200516_A4.compressed.pdf | izenburua=Релігія, Церква, суспільство і держава: два роки після Майдану |sartze-data=2017-12-29 |argitaletxea=old.razumkov.org.ua}}</ref>
Erlijio nagusia [[eliza ortodoxoa|kristau ortodoxoa]] da.
 
=== Hiri nagusiak ===