Ukrainako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
31. lerroa:
 
[[Fitxategi:Lesser_Coat_of_Arms_of_Ukraine.svg|thumb|150px|float|left|[[Ukraina]]ren armarria, 1992ko otsailetik]]
[[1991]]ko otsailean [[Krimeako Errepublika Autonomoa|Krimeari]] autonomia ([[1922]]-[[1945]] urteetan ere izan zuena) itzultzea erabaki zuen Legebiltzarrak. [[Mikhail Gorbatxov|Gorbatxoven]] aurkako estatu kolpearen ondoren, [[1991]]ko abuztuaren 24an burujabetasuna eskatu zuen Ukrainak, abenduaren 1eko erreferendumean emandako botoen %90ek berretsi zuena. Leonid Kravtxuk hautatu zuten lehendakari. Hilabete horretan bertan [[Estatu Independenteen Erkidegoa]] sortu zuen [[Errusia]] eta [[Bielorrusia]]rekin batera. 1991. urtearenUrtearen amaieran, Kievek bere subiranotasuna eskatu zuen herrialde horretan zeuden [[bonba nuklear|arma nuklearrei]] zegokienez eta, aldi berean, arma horiek zazpi urteko epean desegiteko asmoa azaldu zuen.
 
[[1992]]an Ukrainako gobernuak prezioen liberalizazioa aurrera eramatea erabaki zuen; bestalde, erraztasunak eman zien atzerriko enpresei bertan inbertsioak egin zitzaten. Urte horretan, Krimeak bere burujabetasuna adierazi zuen, baina Ukrainako legebiltzarrak ez zion onartu. Azkenik, Krimeak amore eman eta ezeztatu egin zuen bere adierazpena. Baina Errusiak [[1954]]ko lege dekretua ezeztatu zuen, zeinaren arabera Krimea Ukrainari ematen zion, eta Krimea itzultzea eskatu zion. Kievek ez zuen eskakizun hori onartu eta [[independentzia]] ekonomikoa onartu zion Krimeari. Krimea Kiev eta Moskuko gobernuen arteko tirabira gai izan da urteetan.