Ukrainako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
59. lerroa:
Bestalde, [[2008]]ko bukaeran, liskar handia izan zen Errusiaren eta Ukrainaren artean. Errusiak Ukrainari saltzen dion gasaren prezioak sortu zuen istilua, eta tirabiren ondorioz, Errusiatik etorri, Ukraina zeharkatu eta [[erdialdeko Europa]]ra gasa daraman [[gasbide]]a etenda geratu zen. Etenaldi horrek gasik eta erregairik gabe utzi zituen Europako erdialdeko biztanle asko —[[Balkanak|Balkanetan]] bereziki— Europak aspaldi honetan ezagututako hotzaldirik handienean. Azkenean, [[2009]]aren hasieran, gasbidea zabalik geratu zen, baina ez Errusiak ez Ukrainak ez zuten hartu beren gain gas etenaldiaren ardura. [[2010]]eko presidentetzarako hauteskundeetan [[Viktor Janukovitx]] nagusitu zen, botoen %48rekin.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.berria.eus/albisteak/39101/.htm |izenburua= Timoxenkoren blokeak hauteskundeetako emaitzak auzitara eramango ditu | argitaletxea= berria.eus |sartze-data=2017-12-27}}</ref>
 
[[2013]]ko azaroan, [[Europar Batasun]]arekin elkartze akordioa sinatzeko planak izoztu zituen Janukovitx presidenteak. Horren ostean, [[Euromaidan]], Mendebaldearekin loturak estutzearen aldeko protesta baketsua, hasi zen. Luze gabe, talde paramilitar [[neonazismo|neonaziak]] ere lotu zitzaizkion protestari.<ref name="maka">{{erreferentzia|izena= Xabin|abizena= Makazaga|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2114/025/002/2014-09-07/errusiak_ordaindu_egin_beharko_du.htm |izenburua= Errusiak ordaindu egin beharko du | argitaletxea= berria.eus |sartze-data=2017-12-27}}</ref> Herrialdearen ekialdean, ordea, biztanle gehienak Euromaidanen aurka eta Janukovitxen alde agertu ziren.<ref>{{erreferentzia|izena= Lina|abizena= Kushch|url=http://www.bbc.com/news/world-europe-25198943 |izenburua= Donetsk view: Ukraine 'other half' resents Kiev protests | argitaletxea= bbc.com |sartze-data=2017-12-27}}</ref> [[2014 Ukrainan|2014ko]] urtarriletik aurrera, istiluak larriagotu ziren Kieven, gobernuaren aurkako taldeek eraikin ofizialak hartu zituztelarik. 130 lagun baino gehiago hil ziren liskarretan, gehienak zibilak.<ref>{{erreferentzia|izena= Mikel |abizena= Rodriguez|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1484/016/001/2014-02-19/kieveko_independentziaren_plazan_sartu_da_ukrainako_polizia.htm |izenburua= Kieveko Independentziaren plazan sartu da Ukrainako Polizia| argitaletxea= berria.eus |sartze-data=2017-12-27}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= https://www.npu.gov.ua/ru/publish/article/989615 |izenburua= МВС УКРАЇНИ| argitaletxea= npu.gov.ua |sartze-data=2017-12-27}}</ref>
[[Krimea]] Moskurekin bat eginda zegoen, errusiazaleek Ukrainako soldaduak indarrez bota eta halamoduzko erreferendum batean Errusiari batzea erabaki ondoren. Eta antzeko adierazpena egina zuten [[Donetsk]] eta [[Luhansk]]eko herri errepublikek, hor ere gerra giroan erreferendumak egin ostean<ref name=maka></ref>.