Lehorte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
24. lerroa:
Eguratsak bere osotasunean, eta areago ozeano-eguratsa sistemak, ''memoria'' moduko bat dute; horrenbestez, udako gertakari batek aurreko neguko eguratsaren zirkulazio ezaugarrietan izan dezake jatorria. Hori dela eta, lehorte egoera bat ongi aztertuko bada, lehorteak egurats zirkulazioarekin dituen harremanak eta zirkulazio horren eta denboran eta espazioan aldenduriko gertakarien arteko loturak aztertu behar dira.
 
Goraxeago aipatu den adibide horretan, esate baterako, [[Europa]]ko sortaldean goi presiozko eremu handi bat (bai azalean bai goian) finkatu izanak eta horren ondorioz airearen egoera egonkortzeak eragin zuen [[1976ko lehortea]].
 
Euririk egin gabeko denboraldi luze baten [[plubiometria]] defizitari euri urritasun hori areagotzen laguntzen duten beste eragile batzuk gehitzen zaizkio: eguzki ordu gehiago, tenperaturak gora egitea, lurruntzea handitzea. Baina, denetan garrantzitsuena haren ondorioak pairatzen dituen inguruneko egitura sozio-ekonomikoarekin eta han bizi diren biztanleen kontzientzia hartzearekin dago lotua. Gutxi aurreratu duten gizarteetan (non eskualde bakoitzak gai jakin bat edo batzuk lantzen baititu) ez da ustekabeko gertakariei aurre egiteko baliabiderik izaten, ez baita [[arrisku natural]]ei aurre egiteko malgutasun ekonomiko nahikorik.
 
Horixe gertatzen da [[Afrika]]ko erdi-iparraldeko lurralde lehorretan ([[Sahel]]), non 1970-1980 hamarraldian izan zuten ur gabezia amaigabeak sekulako hondamena eragin baitzuen. Herrialde aurreratuetan, berriz, ur askirik ez izatetik sortzen diren arazoak ez dira hain larriak izaten, neurriak hartzen baitira kalteak gutxitzeko.
 
==Erreferentziak==