Ingalaterrako Iraultza Loriatsua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
[[Irudi:Prince_of_Orange_engraving_by_William_Miller_after_Turner_R739.jpg|thumb|250px|right|[[Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa|Gilen Orangekoa]] printzea [[Torbay]]en lehorreratzen.]]
'''Iraultza Loriotsua''' edota '''1688ko Iraultza''', [[Ingalaterrako Erresuma]]n, [[Erresuma Batuko Legebiltzarra|Parlamentarien]] eta [[Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa|Gilen Orangekoa]]ren batasunak [[Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa]] erregetzatik kentzea izan zen. Gilenek Ingalaterra herbeheretar itsas armada batekin inbaditu eta bere emazte [[Maria II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa|Maria II.arekin]], Jakue II.aren alaba, Ingalaterrako errege-erregina berriak bilakatu ziren.
 
Iraultza oso lotuta dago kontinenteko [[Bederatzi Urteko Gerra]]ren gertakariekin eta Ingalaterraren azken inbasio arrakastatsutzat jo daiteke. Jakue II.a erregearen uzkailtzerekin abiatu zen Ingalaterrako demokrazia parlamentario modernoa: Erregeak ez zuen inoiz gehiago botere absoluturik izango, eta Eskubideen Agiria (''Bill of Rights'') Britainia Handiko dokumentu garrantzitsuenetako bat bihurtuko zen. Errege katolikoaren batzertzeak Ingalaterran katolizismoa berrezartzeko aukera ezabatu eta protestante ez-konformisten tolerantzia ekarri zuen.
 
{{commonskat}}