Frantziako Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
78. lerroa:
=== Iraultza eta Eliza ===
Iraultzak [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikotik]] [[Estatu]]ra igorri zuen botere zinez handia. [[Antzinako Erregimena]]ren azpian, Eliza herrialdeko lur-jabe nagusia izan zen. [[1790]]ean indarrean ezarri zen legediaren arabera, elizak uzten gaineko [[zerga]]k eskatzeko zeukan eskubidea (dîme) bertan behera geratu zen, kleroaren pribilegio bereziak deuseztatu ziren, eta Elizaren ondasun ugari bahitu ziren. Hein txiki batean, Biltzarrak krisialdi ekonomikoari Elizaren ondasunaren bidez aurre egin zion. Ondasun kopuru eskerga hori [[diru]] berehala bihurtzeko, gobernuak paper-moneta berezia (assignats) sortu zuen, elizaren bahitutako lur-sailek babestuta. [[1790]]eko [[otsailaren 13]]an, botoak ezeztatu ziren. Kleroaren Konstituzio Zibilaren bidez ([[1790]]eko [[uztailaren 12]]an onartu arren, erregeak [[abenduaren 26]]ra arte ez zuen sinatu), gainerako kleroa Estatuko langile bihurtuta geratu zen, eta, horrenbestez, konstituzioari fideltasunezko zina egin behar izan zion.
 
{{esaera2|Zer izanen dira beraz apezpiku orai elektorrez izendatuak eta Aita Sainduaren aprobamendua gabe apezpikutasun [...] funtzionetan sartzen direnak? Hek ['haiek'] izanen dira botererik gabeko apezpiku faltsu batzu, Elizak bere artzaintzat ezagut ez ditzakenak, artaldearen gobernua Na[g]usiarenganik errezibitu gabe aprobamendua hartu dutenak, bordan bortatik sartu behar bidean [...], artzain egiazkoak bezala Salbatzailearen hitzen arabera, leihotik edo bertzetarik ohoinak ['lapurrak'] sartu direnak.
'''
Nafarroa Behereko apaiz anonimoa, 1791 aldera'''|<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>. Testu osoa irakurtzeko [https://wikisource.org/wiki/Code Noir Wikisourcen duzu eskuragarri]}}.
 
 
Araudi honen aurren, [[Aix]]ko artzapezpikuak eta [[Clermont]]eko apezpikuak Biltzar Konstituziogilea utzi zuten. [[Aita santu|Aita Santuak]] ez zuen inoiz itun berri hori onetsi. Ondorioz, zina egin eta egoera berria onartu zutenen eta onartu ez zutenen artean zisma bat gertatu zen. Hurrengo urteetan apaizeriak errepresio bortitza pairatu behar izan zuen. [[Napoleon Bonaparte|Napoleonek]] eta Elizak [[1801]]ean hitzartutako Konkordatu berrirekin dekristautasunaren garaiari amaiera eman zitzaion, eta, Eliza Katolikoaren eta Frantziako Estatuaren arteko harremana arautu zen, harik eta [[Frantziako Hirugarren Errepublika|Hirugarren Errepublikak]] estatua eta eliza bereizi zituen [[1905]]eko [[abenduaren 11]]n.