Adolfo Guiard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Loturak:Bilboko setioa (1874), Euskal-Erria elkartea, foruzaletasuna, El Coitao
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Loturak: Tomas Meabe, José Arrue, Gustavo de Maeztu, Euskal Artisten Elkartea
24. lerroa:
1890ean, [[Murueta]] ingurura joan zen bizitzera. Bertan, Bakion bezala, paisaiak eta landa eremuak hartu zituen eredutzat bere lanetarako. Ondoren, 1900. urte inguruan, Gorlizen bizi izan zen denbora labur batez Etxatxunera (Deusto) joan baino lehen. Urte horretan, Arte Modernistako lehenengo erakusketa egin zen Bilbon, guztira 6 erakusketa eginez 1900-1910 urteen artean. Guiard, [[Manuel Losada|Losada]] eta Guinea bultzatu zituzten batez ere erakusketa hauek eta bertan gure artistaren koadroak egon ziren erakusgai beste artista moderno ospetsuekin batera. Erakusketa hauek bere izena oraindik ere ospetsuago egiteko balio izan zuten kritika zorrotzak jaso zituen arren. Hala ere, guztiak ez ziren kritikak izan garaiko pertsona garrantzitsuen babesa ere izan zuen, hala nola, Sotarenak edo Alberto Aznarrenak. 1902an, Parisen beste erakusketa kolektibo bat egin zuten artista moderno espainiarrek  Silberbergen galerietan. Bien bitartean, Guiardek bakarkako erakusketak egiteko aukera izan zuen Regoyosekin idatzi zen gutun batzuetan ikusi daitekeen moduan, baina ez zuen inoiz aukera hau aprobetxatu.
 
1908. urtean, “[[El Coitao|El Coitao. Mal Llamao]]” aldizkaria argitaratu zen, artista bilbotarren saiakera artearen inguruko aldizkari bat sortzeko. Bertan, Guiardrek presentzia handia igartzen da, aldizkari honetan bere ideiak eta bere izaera oso ondo islatu baitzuen beste artista eta idazle ospetsuen kolaborazioarekin batera ([[Tomas Meabe]], Charles Morice, Miguel de Unamuno, Salaverria, [[José Arrue]], [[Gustavo de Maeztu…Maeztu]]…).
 
1911an, Bilboko [[Euskal Artisten Elkartea]] sortu zen Arte Modernoko 6. Erakusketa egin  ostean. Elkarte hau, 1912an egin zuen bere lehenengo erakusketa non Adolfo Guiardrrek parte hartu izan zuen, baina deigarria da bestelako bilera eta ekintzetatik kanpo mantendu egin zela, ez zen inoiz kide ofiziala izan.
 
Bere azken urteetatik, ez zaigu produkzio artistiko handirik heldu. 1916an hil egin zen eta horren ostean, hainbat erakusketa egin dira bere omenez 1916an  Arte Ederretako zirkuluaren eskutik, 1927an Bilboko Euskal Artisten Elkarteak eta 1984an [[Bilboko Arte Eder Museoa|Bilboko Arte Ederretako Museoan]]. Gaur egun, bere obra gehiena bilduma pribatuen parte da, baina bere lanak ikusi daitezke Bizkaiko Foru Aldundian; Areetako Club Maritimoan; Bilboko Sozietatean; Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoan eta Bilboko eta Gasteizko Artederretako Museoetan.