El Salvador: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
80. lerroa:
 
=== XIX. mendea ===
[[Fitxategi:557px-CentralAmerica1860Map aProclama_de_libertad_(indep._Centroamérica).jpg|thumb|220px240px|rightleft|Erdialdeko AmerikaAmerikaren [[1860]]an.independentzia adierazpena]]
Hasieran, El Salvador Guatemalako Kapitaintzaren barruan geratu zen. Burujabetasuna lortzeko ahalegin batzuen ondoren, [[1811]] eta [[1814]] urteetako iraultzen ondoren, alegia, Guatemalako Kapitaintza burujabe bihurtu zen [[1821]]ean. Baina, [[1822]]an, [[Agustin de Iturbide]] mexikarraren gudarosteak sartu ziren indarrez lurraldean. Handik hilabete gutxira, Iturbideren inperioa desegin zenean, Ameriketako Erdialdeko Probintzia Batuetako bat izatera pasatu zen El Salvador ([[1823]]-[[1839]]). [[1841]]eko urtarrilaren 30ean, El Salvadorko Errepublika burujabea sortu zen.
 
86. lerroa:
 
=== XX. mendea ===
[[Fitxategi:Hernandez_Martinez.jpg|thumb|right|180px|[[Maximiliano Hernández Martínez]] diktadorea.]]
[[Maximiliano Hernández Martínez]] jeneralaren diktadurak ([[1931]]-[[1944]]) demokraziaren aldeko ahalegin guztiak zanpatu zituen. [[1944]]an, herriaren matxinada batek hauteskundeak egitera behartu zuen, baina handik hiru urtera batzorde militar batek hartu zuen aginpidea. [[Oscar Osorio]] komandantearen ([[1950]]-[[1956]]) eta [[José María Lemus]] koronelordearen (1956-[[1960]]) lehendakaritzapean, oligarkiak eta kafe-sail handien jabeek aginpidea atxiki zuten, eta [[Julio Rivera]] ([[1962]]-[[1967]]) eta [[Fidel Sánchez]] (1967-[[1972]]) koronelen gobernu garaian, erreforma bideratzeko ahaleginak egin baziren ere, ez zen aldaketarik gertatu. Nolabaiteko askatasun politikoak alderdi politiko berrien sorrera ekarri zuen: Alderdi Kristau Demokratikoa (PDC), eta Partido de Acción Renovadora (PAR), geroago Movimiento Nacional Revolucionario (MNR) alderdiaren barruan geratu zena.
 
91 ⟶ 92 lerroa:
 
=== Gerra zibila ===
{{nagusia|El Salvadorko Gerra Zibila}}
[[Fitxategi:FMLN War Time 1984.png|thumb|left|200px|[[FMLN]]ren soldadu bat [[1984]]an.]]
[[1972]]ko eta [[1977]]ko hauteskundeetan [[Arturo Armando Molina]] koronela eta [[Carlos Humberto Romero]] jenerala, alderdi ofizialetako ordezkariak, iruzur egin izanaz salatu zituen oposizioak. Bien bitartean, gobernuak iruzurraren aurkako manifestazioak eta lurra banatzea eskatzen zuten nekazarien matxinadak gogor zapaldu zituen, eta Eliza katolikoa, nekazari-elkarte askoren sortzailea, gobernuari aurre egiten hasi zitzaion. [[José Napoleón Duarte]], oposizioko burua eta Alderdi Kristaudemokrataren (PDC) hautagaia, Guatemalara erbesteratu zen. Ezkerreko talde iraultzaileek, [[1980]]ko abuztuan [[Nazio Askapenerako Farabundo Martí Fronte]]ra (FMLN) bilduak, borroka armatuaren alde egin zuten, eta gobernuaren gudarosteari eta eskuin muturreko taldeei aurre egiten hasi zitzaizkien. [[1979]]ko bukaeran indarkeria erabat zabaldu zen (atentatuak alde batetik, zapalkuntza latza bestetik). Egoera hari aurre egin nahian, urrian, El Salvadorko gudarosteko ofizial gazte batzuek estatu-kolpea jo, eta Romero jeneralari aginpidea kendu zioten. Giza eskubideak babestea, nekazaritzaren erreforma bideratzea eta hauteskunde libreak deitzea agindu zuten eta, sinesgarritasuna irabaztearren, José Napoleon Duarte batzordekidetzat hartu zuten [[1980]]ko urtarrilean, baina finantza-munduko eta gudarosteko eskuindarren presioak galarazi zien agindutakoa betetzea. Barne-egoerak okerrera egin zuen, eta gerra zibila erabat zabaldu zen. Hala, [[1980]]an, 22.000 pertsona inguru hil ziren. Haietako bat [[Oscar Arnulfo Romero]], San Salvadorko artzapezpikua, eskuindar komando batek martxoan hil zuena.
 
[[Fitxategi:Mesa Grande refugee camp 1987 238.jpg|thumb|right|220px|Mesa Grande iheslari eremua, [[Honduras]], [[1987]].]]
Gobernuak ez zuen egoera menderatzeko gaitasunik. 1980ko abenduan, Estatu Batuetako gobernuaren laguntzaz, Duartek hartu zuen gobernu batzordeko lehendakaritza. Estatu Batuek, gainera, armak eta dirua eman zizkioten El Salvadorko gobernuari eta, bestetik, haien ustez gerrillari laguntzen zioten [[Nikaragua]]ren eta [[Kuba]]ren aurkako blokeoa are gehiago estutu zuten. [[1982]]an, konstituzio-hauteskundeak egin ziren, eta eskuineko alderdien koalizio bat nagusitu zitzaion botoetan garaile atera zen Duarteren PDC alderdiari. Ezkerreko alderdiek ez zuten hauteskundeetan parte hartzerik izan. Gerra zibila are gehiago gogortu zen. Duartek dimisioa aurkeztu eta [[Alvaro Magaña Borjo]] liberalak hartu zuen behin-behineko lehendakaritza. [[1983]]ko abenduan onartu zen konstituzioa, eta hurrengo urteko martxoan lehendakaritzarako hauteskundeak egin ziren. Duartek irabazi zituen. Ezkerreko alderdiek ez zuten parte hartu. Duartek FMLNko gerrillarekin negoziatzen hasteko borondatea agertu zuen.
 
107 ⟶ 110 lerroa:
Gobernu berriak herrialdeko ekonomia urtero %5 haztea lortu bazuen ere, pobrezia ez zen gutxitu. Datu ofizialen arabera, biztanleen %29 behartasunean bizi zen, eta %22 behartasunik larrienean. Gizarte eta ekonomia arazoak ez ezik, ingurumen arazoak ere larriak dira El Salvadorren. Datu ofizialen arabera. landarediaren %90 deuseztatu da, eta lurraldearen bi herenak oso higatuta daude eta behar ez den moduan ustiatuta. Jatorrizko basoaren %2 baino ez dago ukitu gabe. Gainera, ibaien %90 kutsatuta daude ur zikinez eta hondakin kimikoz. 1997ko udal-hauteskundeetan FMLN atera zen garaile hiriburuan eta beste hiri askotan. Legebiltzarrean ARENAK (botoen %33,3) 28 aulki lortu zituen, eta FMLNk (%32,1) 27. 1998ko martxoan argitaratu zen ikerketa baten arabera, El Salvadorko indarkeria politikoak eta kriminalak ekonomiaren hazkunde potentzialaren %25 galarazten zuen urtero.
 
[[Fitxategi:Salvador_Sanchez_Ceren.jpg|thumb|200px|right|[[Salvador Sánchez Cerén]]]]
Erdialdeko Amerikako beste herrialde batzuk bezala, [[Mitch urakana]]k gogor jo zuen El Salvador ere [[1998]]ko irailean. Ehunka pertsona hil ziren, eta 28.000 baino gehiago etxerik gabe geratu ziren. [[2001]]. urtearen hasieran lurrikara gogor bat izan zen, eta jende asko hil zen; kalte materialak ere izugarriak izan ziren. Eta handik hilabetera, antzeko beste lurrikara baten ondorioz, ehunka familia gelditu ziren etxerik gabe, herrialdearen barrualdean bereziki. [[2004]]ko lehendakaritzarako hauteskundeetanhauteskundeak ARENA alderdiko [[Elías Antonio Saca]]k irabazi zituen. ARENAren hogei urteko agintaldiaren ondoren, [[Nazio Askapenerako Farabundo Marti Frontea]]ren buru [[Mauricio Funes]] nagusitu zen [[2009]]ko hauteskundeetan, eta presidentetza erdietsi zuen (ARENAbotoen alderdikoa)%51-rekin. [[2014]]koetan, [[Salvador Sánchez Cerén]] gerrillako komandante ohia gailendu zen.<ref>{{erreferentzia|izena= Xabin |abizena= Makazaga|izenburua= El Salvadorren FMLNren garaipen estua ez du onartu Arena alderdiak |url= https://www.berria.eus/paperekoa/1560/019/002/2014-03-11/el_salvadorren_fmlnren_garaipen_estua_ez_du_onartu_arena_alderdiak.htm |argitaletxea = berria.eus |sartze-data=2017-12-4}}</ref>
 
== Gobernua eta administrazioa ==
201 ⟶ 205 lerroa:
== Kanpo-loturak ==
{{commonskat}}
[http://www.argia.eus/el-salvador El Salvador], argia.eus
* {{es}} [http://www.casapres.gob.sv/ Gobernuaren webgune ofiziala], casapres.gob.sv
{{CIA|es}}