Atxurra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
kategoria: Espeleologia
ADES lotura
28. lerroa:
•    1972an [[Jesus Altuna|Jesus Altunak]] kata bat egin zuen beheko galerietan.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Altuna|izena=Jesús|egile-lotura=https://eu.wikipedia.org/wiki/Jesus_Altuna|izenburua=Fauna de Mamíferos de los yacimientos prehistóricos de Guipúzcoa|aldizkaria=Munibe Antropologia-Arkeologia|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=24|alea=1-4|data=|urtea=1972|url=http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/1972001464.pdf|sartze-data=2017-IX-1|issn=}}</ref>
 
1982tik aurrera, [[ADES taldea|ADES Espeleologia Elkarteak]] darama Lea-Artibaiko esplorazio eremuaren ardura; Atxurrako galerien goiko aldeetan inkognitak zeudenez, 2009an haiek esploratzeari ekin zioten, kobazulo osoaren topografia berregitearekin batera.<ref>{{Cite web|url=http://actualid-ades.blogspot.com.es/2009/04/atxurra.html|izenburua=Atxurran|sartze-data=2017-IX-1|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=ADES Espeleologia Elkartea|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>  Nabarmentzekoa da lan hauetan zehar espeleologoek  grabatuetako batzuk ikusi zituztela, baina garrantzi handirik eman gabe.<ref>{{Cite news|url=https://zuzeu.eus/euskal-herria/aurrenekoaren-bakardadea/|abizena=Mendebala|izena=|izenburua=Aurrenekoaren bakardadea|data=2016-V-25|egunkaria=https://zuzeu.eus/|formatoa=|hizkuntza=|sartze-data=2017-IX-1}}</ref>  Izan ere, Atxurrako galerietan milaka graffiti daude eta espeleologoek ez zuten labar-artea identifikatzeko prestakuntzarik (hori [[Bizkaiko Foru Aldundia|Bizkaiko Foru Aldundiak]] sustatutako arkeologo eta espeleologoen arteko topaketekin aldatuko zen, 2015eko otsailetik aurrera).<ref>{{Cite web|url=http://euskalespeleo.com/formakuntza-saioa-bilbon/|izenburua=Formakuntza saioa Bilbon|sartze-data=2017-IX-1|egunkaria=|aldizkaria=http://euskalespeleo.com/|abizena=UEV-EEE|izena=|egile-lotura=|data=2015-II-15|hizkuntza=|formatua=}}</ref>  Gaur egunean, labar-artearen aurkikuntza dela eta, Atxurrako esplorazioa behin-behinean etenda dago; sabaietako hainbat puntu oraindik begiratu gabe daude.
[[Fitxategi:ATXURRA (6).jpg|alt=Atxurrako saguzar koloniako ale batzuek.|thumb|Atxurrako saguzar koloniako ale batzuek.]]
Bestalde, 1990 hamarkadatik hona, zoologoak Atxurran bizi diren kiropteroak ikertzen ari dira: inguruko saguzar kolonia ugarienetako bat gordetzeaz gain, galzorian dauden hainbat espezieren gordelekua ere bada. Harrezkero, saguzar populazioa ezagutzeko eta babesteko bisita sistematikoak egiten dira, eta 2013 urtean kobazuloa itxi zen.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Galán|izena=Carlos|egile-lotura=|izenburua=Fauna de Quirópteros del País Vasco|aldizkaria=Munibe Ciencias Naturales|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=49|alea=|data=|urtea=1997|orrialdea=77-100|url=http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/1997077100CN.pdf|sartze-data=2017-IX-1|issn=}}</ref> <ref>{{Cite news|url=http://www.elcorreo.com/vizcaya/20131224/local/clausuradas-tres-cuevas-bizkaia-201312241002.html|abizena=Vasco Press|izena=|izenburua=Clausuradas tres cuevas en Bizkaia para proteger a los murciélagos|data=2013-XII-24|egunkaria=El Correo Español|formatoa=|hizkuntza=|sartze-data=2017-IX-1}}</ref>