Setsuko Hara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Erretiroa: Esaldi bat hobeto antolatu
t Kanpo loturak gehitu dizkiot
2. lerroa:
{{nihongo|'''Setsuko Hara'''|原 節子|Hara Setsuko}} ([[Yokohama]], [[Japonia]], [[1920]]ko [[ekainaren 17]]a - Kamakura, Japonia, [[2015]]ko [[irailaren 5]]a) japoniar zinema antzezlea izan zen. Berau izan zen emakume aktorerik ezagunena Japoniako zinemaren Urrezko aroan, mito bihurtzeraino. Japoniarrek deitu zuten “Betiereko birjina”, Hara sekula ez zen-eta ezkondu.
 
== Aktore lanak ==
Setsuko Hara 15 urterekin hasi zen zineman aktore gisa, Bigarren Mundu Gerra piztu baino lehen. 1937an ezagun egin zen “Atarashiki Tsuchi” (Lur berria) film germaniar-japoniarrarekin. Gerra ondoren, berriz, Japoniako zuzendari onenekin egin zuen lan: [[Akira Kurosawa]], [[Yasujiro Ozu]], Kimisaburo Yoshimura, Mikio Naruse eta Keisuke Kinoshita.
 
Yasujiro Ozu zuzendariarekin sei film egin zituen. Ezagunenak dira Banshun / Udaberri berantiarra (1949), Bakushû / Uda goiztiarra (1951) eta Tokyo Monogatari / Bidaia Tokiora (1953). Hiru hauetan Setsuko Harak Noriko izeneko emakume bat antzezten du, baina oso egoera desberdinetan.
 
== Erretiroa ==
Ozu hil zen urte berean, eta 43 urte zituela, Harak zinema utzi eta Kamakuran jarri zen bizitzen, Ozurekin egindako film asko errodatu ziren lekuan, Tokiotik gertu. Mende erdiko bakartasuna igarota —aldi hartan apenas eman zuen elkarrizketarik—, 2015ean hil zen Setsuko Hara, 95 urte zituela.
 
2001ean, Satoshi Kon zine zuzendariak Sennen Joyû (Miliurteko emakume aktorea) izeneko anime filma egin zuen, neurri batean Setsuko Hara aktorearen karreran eta bizitzan oinarrituta.
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* Wikimedia Commons guneak eduki multimedia du '''Setsuko Hara aktorearen gainean.'''
* [[imdbname:0361697|Setsuko Hara]] en Internet Movie Database (en inglés)
* [http://www.allmovie.com/artist/p30276 ''Setsuko Hara'']  aktorearen fitxa AllMovie-n (ingelesez).
* [http://www.jmdb.ne.jp/person/p0097240.htm JMDb Profila (japonieraz)]
* [http://www.a2pcinema.com/ozu-san/ozu/collaborators/hara_s.htm Setsuko Hara non: Ozu-san.com] webgunean.
{{Biografia zirriborroa|JPN}}
{{bizialdia|1920ko|2015eko|Hara, Setsuko}}