Espainiako Bigarren Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
156. lerroa:
Eskuin osoak boto-emaile bera zuen gogoan, katolikoa. Izan ere, [[monarkia]] erori ondoren, aukera politikoen umezurtz geratu ziren masa katolikoak. EAJren arrakasta, hain zuzen, bi probintzia horietan monarkiazale horiek erakartzea izan zen. ''[[La Gaceta del Norte]]'' egunkari katolikoaren iritziz, EAJk Bizkaian 1933ko hauteskundeetan lorturiko botoetatik, 8.000k zuten jatorri hori. Kultura politiko parekoa izatetik zetorren eskuinaren barnean aukera abertzalearen eta ez abertzalearen arteko iragankortasuna.
 
Bai EAJk bai gainerako eskuinak ikusmolde katastrofista zuten gizartearen etorkizunari buruz. EAJren ustez, gizartea mehatxatzen zuten arriskuek pentsamolde [[liberal]]ean zuten jatorria, eta hark, erlijio-balioen nagusitasuna ezabatu eta haien ordez balio sekularrak ezarri ondoren, [[izadiaizadi]]aren zibilizazioaren gaineko garaipena ekarriko zuen. Diziplina, ordena, desirei eta grinei eustea predikatuz, zibilizazioaren ordezkari zen Eliza; askatasun, zorion eta plazeraren balio sekularrak, eskuinaren pentsamenduarentzat, izadia ziren. Eskuinarentzat, banakoaren plazera lortu nahia, luxuaren edota [[sexualitatea]]aren gustua bezalako adierazpen bitxiak zituen hura, zorion kolektiboa [[iraultza]]ren bidez lortu nahiaren pareko gauza zen. Bi desira horiek izadiaren agerpen ziren, arrazoiaz harantzagokoak, eta horrek gizartearen hondamena ekarriko zuen.
 
[[Fitxategi:Jose Antonio Agirre, nazionalismoaren aldeko ekitaldi batean, Izaban.PNG|thumb|225px|alt=Jose Antonio Agirre, nazionalismoaren aldeko ekitaldi batean, Izaban (Nafarroa), 1932ko urrian.| Jose Antonio Agirre, euskal nazionalismoaren aldeko ekitaldi batean, Izaban (Nafarroa), 1932ko urrian.]]