Tartaro (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Mundo-grego.jpg|thumb|Greziako munduen irudikapena]]
'''Tartaroa''' ([[antzinako greziera]]z Τάρταρος Tártaros; [[latin]]ez ''Tartarus''), betiereko sufrimendu eta zigorraren toki bat da, [[kristautasun]]eko [[Infernu]]aren eta erlijio jentiletako behe munduaren antzerakoa.
 
13 ⟶ 14 lerroa:
 
== Erromatar mitologia ==
[[Fitxategi:Inferno Canto 28, Gustave Dorè.jpg|thumb|Kristautasunaren ikuspuntutik]]
[[Erromatar mitologia]]n, Tartaroa, bekatariak bidaltzen ziren tokia zen. Virgiliok, bere lan ospetsua den [[Eneida]]ren VI. liburuan, toki erraldoi bat bezala deskribatzen du, [[Flegetonte]] ibai gartsuaz eta bekatariek bertatik ihes egitea eragozteko harresi hirukoitzez inguratua. 50 ahotzar beltz dituen hidra batek zaintzen du, ate kirrinkari batean esertzen zena, diamantezko zutabeek babesturik. Barnean, harresi zabalak eta burnizko dorre garai bat dituen gaztelu bat dago. [[Tisifone]], mendekua irudikatzen zuen [[Eriniak|Furiak]], lorik egin gabe zaintzen du dorre horren tontorrean, zigor bat joz. Barnean, berari buruz, bizien lurra eta Olinpoaren arteko distantziaren bikoitza sakonean jaisten den putzu bat dago. Putzu honen hondoan, Titanak, [[Aloada]]k eta beste bekatari asko daude. Tartaroaren barnean, bekatari gehiago daude, greziar mitoetan gertatzen den antzera zigortuak.