Oskorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
No edit summary
23. lerroa:
| lehenagoko taldekideak =
}}
'''Oskorri''' [[euskara]]zko [[folk musika]] talde bat izan zen, [[1971]]n sortua eta, [[Euskal Herria]]n jardunean urte gehien eman zuena izan ondoren, 2015eko azaroaren 22an desegina.<ref>Iñigo {{maiuskula txiki|Astiz}}: [http://www.berria.eus/paperekoa/1935/032/001/2015-11-22/gu_gintuzun_oskorri.htm «Gu gintuzun Oskorri»], ''Berria'', 2015-11-22.</ref> Euskal Herriko herri musikaren sustraia hartuta, mundu zabaleko instrumentuak eta musikak txertatu zizkion. Hasiera zailak izan zituzten: oztopo izan zituzten, alde batetik, [[frankismo]]ak letrei ezarritako zentsura; eta, bestetik, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]k Oskorriren aurka egindako atentatu saioak eta Oskorriri ''espainolista'' izatea leporatzen zioten sektore abertzale batzuen jarduna.<ref>Iñigo {{maiuskula txiki|Astiz}}: [http://www.berria.eus/paperekoa/1483/032/001/2013-04-05/_Euskal_kulturaren_kontu_hau_gezur_monumental_bat_da_.htm «Natxo de Felipe, musikaria: "Handiagoak dira kontatzeko ditugunak kontatutakoak baino"»], ''Berria'', 2013-04-05.</ref> Aurrera egin zuten, ordea, eta Euskal Herriko talde garrantzitsuenetakoa bihurtu zen Oskorri, hainbat belaunaldirentzako erreferentzia. 40 urtetik gorako ibilbide luze horretan, hainbat kide eta kolaborazio izan zituen taldeak, baina beti Oskorriko kide izan ziren [[Natxo de Felipe]], [[Anton Latxa]] eta [[Bixente Martinez]] (lehena hasiera-hasieratik, beste biak gerotxoagotik). 2015eko ekainean, iragarri zuten taldea desegingo zela irailetik azarora bitartean agurreko zazpi kontzertu eman eta gero.<ref>Igor {{maiuskula txiki|Susaeta}}: [http://www.berria.eus/paperekoa/2129/030/001/2015-06-16/ikurretako_baten_agurra.htm «Ikurretako baten agurra»], ''Berria'', 2015-06-16.</ref>
 
== Historia ==