Irlanda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
297. lerroa:
[[Fitxategi:Population of Ireland since 1600.png|thumb|250px|right|[[1600]] eta [[XXI. mendea]]ren hasiera bitartean Irlandako biztanleriaren bilakera irudikatzen duen grafikoa. Emigraketa kopuruaren gailurra [[XIX. mendea]] jazo zen (8 milioi biztanle), aldiz [[1845]]-[[1849]] artean biztanleri kopuruaren bapateko beherakada geldiezina jazo zen, hots, [[Irlandako Gosete Handia]] puri-purian zegoela.]]
 
[[XIX. mendea]]n Irlandako biztanleriaren bilakaerak bapateko etena jasan zuen. [[1841]]an uharteak 8 milioi biztanle izatetik [[1921]]an 4 milioi biztanle bakarrik izatera iragan zen. Biztanleria murrizketa horren eragiletako bat [[1845]]-[[1852]] bitartean jazotako [[Irlandako Gosete Handia]] izan zen, milioi bat lagunen heriotza eragin zuelarik. Halere, biztanleriaren murrizketa handi horren eragile nagusiena uhartearen [[ekonomia]] kaxkarra izen zen, honen ondorioz ia [[XXI. mendea]]ren hasiera arten uhartean emigraketaren kultura oso sustraitua egon zelarik, .
 
[[XIX. mendea|XIX. mendetik]] aurrera irlandar gazte belaunaldi osoak [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]], [[Eskozia]], [[Ingalaterra]], [[Australia]], [[Kanada]], [[Argentina]] eta hainbat herrialdeetara emigratu zuten, ondorioz herrialde hauetan [[irlandar diaspora|Irlanda Diasporaren]] komunitate garrantzitsuak daude. Gaur egun [[kanada]]rren %14ak bere burua irlandar ondorengotzat du, 36 milioi [[ameriketako Estatu Batuak|estatubatuarrek]] irlandarren ondorengoak direla aldarrikatzen dute, hortaz herrialdearen biztanleri osoaren %14a eta biztanleri zuriaren %20a. Estatu Batuetako eremu ''irlandarrena'' [[Massachusetts]] da, bertako biztaleriaren &23.8ak irlandarren ondorengoa direla aldarrikatzen dutelarik. Irlandatik [[Amerika]]ra edo [[Australia]]ra atera ziren etorkinen jatorrizko eremu nagusiak [[Munster]] eta [[Connacht]] probintziak izan ziren, aldiz [[Ulster]]go etorkinek [[Eskozia]]ra joateko joera izan zuten. Gaur egun, [[Leinster]] eta [[Ulster]] probintziek orokorrean [[Munster]] edota [[Connacht]] probintziek baino biztanleria dentsitatea askoz ere handiagoa dute.