Vietnamgo historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
59. lerroa:
[[Fitxategi:Bombing in Vietnam.jpg|thumb|200px|Estatu Batuetako B-66 bat eta lau F-105 Ipar Vietnam bonbardatzen, [[1966]]an.]]
 
1960an Estatu Batuen esku-hartze zuzena hasi zen eta 1961ean [[Kennedy]]ren administrazioak aholkulari militarren kopurua handitu zuen. Hala eta guztiz, 1963an Diem-en gudarostea lehen aldiz garaitua izan zen; gobernuak budisten kontrako zapalkuntza bideratu zuen, eta haietako batzuen jendaurreko suizidioak (1963ko maiatza) mundu osoaren jakin-mina erakarri zuen. Estatu Batuek Diem familia bertan behera utzirik, militarrek hartu zuten aginpidea. Johnson-en lehendakaritzapean (1965-1968), Westmoreland jenerala Vietnamgo amerikar gudarostearen[[gudaroste]]aren buru zela, estatubatuarren esku-hartze zuzena hazi egin zen: 275.000 soldadu 1966an, 550.000 1968an. Estatu Batuek Vietnamgo Errepublika Demokratikoa bonbardatu zuten, napalm-a eta landaredia hondatzen duten produktuak erabiliz, aldi berean beren tropek operazio handietan parte hartzen zutela. Vietnamgo Errepublikak, 1965etik [[Nguyen Van Thieu]] eta [[Cao Ky]] jeneralak agintari nagusiak zirela, 1.500.000 gizonez osaturiko gudarostea eta polizia zituen bere mende. Guztiarekin ere, FNL indartsu ageri zen landa-eremuetan, eta 1966an hegoalde osoaren hiru laurdenetan bere administrazioa ezarri zuen. FNLren barnean, bi tropa-mota bereizten ziren: herri-milizia, tokian tokiko gerrilla-ekintzak egiten zituena, eta tropa erregularrak, higikortasun handikoak eta etsaiari oste handitan erasotzeko gai zirenak. FNLren esku zeuden lurraldeen aurkako bonbardaketa etengabeek biztanleak bertatik alde egitea eta kontrolaturiko hirietara biltzea zuten helburu, baina ondorio latzak ekarri zituzten: nekazaritza-guneak hondaturik eta abandonaturik geratu ziren, eta hirietara gehiegizko jendetza bildu zen denbora laburrean. Gizartea guztiz desegituratua geratu zen. Vietnamgo Errepublikaren ekonomia guztiz Estatu Batuen mende geratu zen. 1968ko urtarriletik martxora FNLk Tet Urte Berriko jai vietnamdarra izeneko eraso orokorra jo zuen: [[gerrillari]]-talde handiak erabiliz, 34 probintzia-hiriburuz eta garrantzi txikiagoko beste hainbat hiriz jabetu zen denbora batez. Estatu Batuek, beren estrategiaren porrotaz oharturik, iparraldeko bonbardaketak geldiarazi zituzten (1968ko martxoak 31). Hanoik bake-negoziazioak hastea proposatu zuen, eta Johnson-en administrazioak elkarrizketak hastea onartu zuen (Parisko Ituna, 1968ko maiatza).
 
=== Vietnamdartzea ===