Letonia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
94. lerroa:
=== Bigarren Mundu Gerra eta sobietar agintea ===
{{sakontzeko|Letoniako Sobietar Errepublika Sozialista}}
[[Fitxategi:Riga 1940 Soviet Army.jpg|thumb|280px|rightleft|[[Armada Gorria]] [[Riga]]n sartzen, (1940)1940ko ekaina.]]
[[1939]]ko abuztuaren 24an, [[Sobietar Batasuna]]k eta [[Alemania Nazi]]ak [[Molotov-Ribbentrop Ituna]] sinatu zuten. Hitzarmenaren isileko protokoloari jarraiki, [[1940]]ko ekainaren 17an sobietarrek Letonia inbaditu zuten. Berehala, inbasioa onartu ez zuten letoniarren deportazio masiboak egin ziren<ref name="timeline">{{erreferentzia |izenburua = Latvia profile - Timeline |argitaletxea = bbc.com |url = http://www.bbc.com/news/world-europe-17529542 |sartze-data = 2017-9-13}}</ref>. [[1941]]eko ekainean, [[Alemania Nazi|alemaniarrek]] beretu zuten Letonia, eta haien esku egon zen [[1944]]ko urrian sobietarrek berreskuratu zuten arte. 200.000 letoniar baino gehiago hil ziren Bigarren Mundu Gerran, naziek sarraskitu zituzten 75.000 judu barne<ref name="timeline"></ref>.
 
[[1945]]ean [[Letoniako Sobietar Errepublika Sozialista]] sortu zen, eta sozializazio prozesuarekin batean, biziro lastertu zen herrialdearen errusiartzea. Ipar-ekialdea Errusiako Errepublikako [[Pskov oblasta]]ren barnean geratu zen, bertako biztanle gehienak errusiarrak zirelako aitzakian.
 
[[Fitxategi:BaltskýŘetěz.jpg|thumb|280px|right|[[1989]]ko [[Bide Baltikoa]], hiru hiriburu baltikoak lotu zituen giza-katea.]]
[[1980ko hamarkada]]n, [[Mikhail Gorbatxov]] sobietar buruzagiak abiarazi zituen erreformak baliaturik, independentziaren aldeko hainbat erakunde sozio-politiko agertu ziren, hala nola Letoniako Herri Frontea ({{lang-lv|Latvijas Tautas fronte}}), Independentzia Nazionalaren aldeko Mugimendua ({{lang-lv|Latvijas Nacionālās Neatkarības Kustība}}) eta Letoniako Herritarren Biltzarra ({{lang-lv|Pilsoņu Kongress }}). [[1989]]ko abuztuaren 23an, [[Molotov-Ribbentrop Ituna]]ren 50. urteurrenean, letoniarrek, lituaniarrek eta estoniarrek giza-kate erraldoia osatu zuten [[Tallinn]]dik [[Vilnius]]era; guztira 600 kilometro. [[Herrialde Baltikoak|Herrialde Baltikoen]] burujabetasun gogoaren ikurra izan zen<ref>{{erreferentzia |izena= Enekoitz |abizena= Esnaola |izenburua = Independentziari kateatuta |argitaletxea = berria.eus |url = http://www.berria.eus/paperekoa/1944/004/001/2014-06-01/independentziari_kateatuta.htm |sartze-data = 2017-9-12}}</ref>. [[1990]]eko maiatzaren 4an, Letoniako Parlamentuak independentzia adierazi zuen. Trantsizio aldia [[1991]]ko abuztuaren 21ean jo zen amaitutzat. Urte bereko irailaren 6an, Sobietar Batasunak Letoniaren independentzia aitortu zuen.
 
104 ⟶ 105 lerroa:
[[1991]]ko irailean ezagutu zen Letoniaren burujabetasuna, eta urte hartan bertan onartu zuten [[NBE]]n. [[1992]]an Sobietar Batasun ohiko gudarostea Letoniatik ateratzeko elkarrizketak hasi ziren; [[1994]]an atera ziren Letoniatik azken soldadu errusiarrak. [[1993]]an egin ziren legebiltzarrerako lehenengo hauteskunde libreak, eta [[Guntis Ulmanis]] izendatu zuten presidente. Harrezkero, ekonomia liberalizatzeko eta mendebaldeko herrialdeekiko harremanak estutzeko neurriak hartzen hasi zen gobernua ([[Europako Kontseilu]]ko kide izateko eskaria egin, [[NATO]]ren programa batean parte hartu du, etab.), eta oro har eskuin eta zentroko alderdiak izan ziren nagusi urte haietan.
 
[[Fitxategi:GW_Bush_in_Riga_2005.jpg|thumb|250px|[[George W. Bush]], [[Vaira Vike-Freiberga]], [[Arnold Rüütel]] eta [[Valdas Adamkus]] Rigan, 2005eko maiatzean.]]
[[1994]]an, gobernu berriaren joerari jarraituz, atzerriko inbertsioak handitu egin ziren, enpresak pribatizatu ziren etab., baina egoera ekonomikoak ez zuen hobera egin eta hurrengo urtean hainbat finantza erakundek hondoa jo zuten. [[1996]]ko hauteskundeetan, hala ere, Ulmanis atera zen berriro lehendakari. [[1999]]koetan [[Vaira Vike-Freiberga]] nagusitu zen eta, horrela, bera izan zen [[Ekialdeko Europa]]ko lehen emakume lehendakaria; gobernuburua [[Andris Skele]] zen. Aldaketa handiak gertatu ziren, pribatizazioaren ildotik batez ere, eta [[Europar Batasun]]ean sartzera bideratu ziren politika gehienak (harekin zituen merkataritza harremanen %50); [[2004]]an sartu zen erakunde horretan, baita NATOn ere.
 
114 ⟶ 116 lerroa:
 
=== Banaketa administratiboa ===
[[Fitxategi:Latvijas novadi (krāsās).png|thumb|320px|Letoniaren banaketa administratiboa.]]
{{sakontzeko|Letoniaren banaketa administratiboa}}
2009ko uztailaren 1etik, herrialdea 110 udalerri ({{lang-lv|novadi}}) eta 9 errepublika-hiritan ({{lang-lv|republikas pilsētas}}) banaturik dago. Errepublika-hiriak [[Daugavpils]], [[Jēkabpils]], [[Jelgava]], [[Jūrmala]], [[Liepāja]], [[Rēzekne]], [[Riga]], [[Valmiera]] eta [[Ventspils]] dira. Horrezaz gainera, lau eskualde kultural eta historiko daude, [[Kurlandia]], [[Latgalia]], [[Vidzeme]], [[Semigalia]], Letoniako Konstituzioak onarturik.
163 ⟶ 166 lerroa:
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:Riga_central_market.jpg|thumb|250px|right|[[Riga]]ko merkatu zentrala.]]
Industria oso garatuta dago Letonian eta Sobietar Batasun ohiko errepublikarik industrializatuena izan zen; industriako jarduera nagusiak kimika eta [[siderurgia]]rekin loturikoak dira, [[burdinbide]]ekin loturiko ekoizpenena batez ere. Industriak hartzen du ekoizpenaren laurdena (%24,4 2016an<ref name="cia"></ref>). Dena dela, bertako industria jarduera biziaren eraginez arazoak sortu dira ingurumenean, gas igorpenak eta uraren kutsadura batez ere.