GIS: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t GIS definizioaren garapena
1. lerroa:
[[Fitxategi:Vitoria-Gasteiz airport noise in QGIS.jpg|thumb|350px|[[Gasteiz]]ko aireportuaren zarata gauez, [[QGIS]] aplikazioan.]]
'''Geografia-informazioko sistemen (GIS)''' helburua, erreferentzia geografikoa duen informazioa digitalizatzea, [[datu-base]]etan gorde eta antolatzea, analisi geografikoak egitea eta emaitzak mapen bidez irudikatzea da. Hala ere, azken urteetan GISak ahalmen berriez hornitu dira, esaterako [[GPS]] datuen integrazioa, [[metadatu]]en sorrera, mundu birtualen sorrera, programazio-lengoaia estandarren bidezko pertsonalizazioa, etab.
 
Informazio geografikoa (lurraldearen informazioa) era antolatuan gorde, kudeatu eta analizatzeko sistema, software, hardware, datu eta teknikari espezializatuz osatua eta lurralde-arazoei konponbidea ematen laguntzeko erabiltzen dena.
 
GISak ondoko moduluez osaturik daude: informazioaren sarrera; datu-basearen gordetzea eta antolaketa; analisi geografikoa; eta emaitzen adierazpen grafikoa.
 
Sin. Informazio Geografikoko Sistema.
 
GISek maneiatzen duten informazioak formatu berean eta euskarri berean (era digitalean) egon eta erreferentzia-sistema komuna izan behar du erabilgarria izan dadin. GISak gordetzen duten informazioa hainbat iturritatik etor daiteke: teledetekzioa, kartografia, datu demografiko edo klimatikoak, lurraldearen eredu digitalak, etab.
 
Aplikazio-eremu zabala dute, hala nola [[arkeologia]], [[lurraldearen antolakuntza]], [[kartografia]], edota [[soziologia]].