Ramon de la Sota Aburto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikia
8. lerroa:
[[1913]]an [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] itzuli eta [[Bilbo]]n [[Euzko Alderdi Jeltzalea|Eusko Alderdi Jeltzaleko]] kide egin zen. [[1917]]an [[Balmaseda]] barrutia ordezkatuz [[Bizkaiko Foru Aldundia|Bizkaiko Foru Aldundiko]] diputatu izan zen, ondoren, [[1917]]-[[1919]] bitartean [[Euskal Autonomia Erkidegoko ahaldun nagusien zerrenda|Bizkaiko Ahaldun Nagusia]] izen zelarik. [[Euskaltzaindia]] nahiz [[Bilboko Orkestra Sinfonikoa]] eta [[Bilboko Arte Eder Museoa]]ren sorrera bultzatu zuen [[Euskal Kultur Batzordea]]ren sortzaileetako bat izan zen. Euskal Kultur Batzordeak [[Oñati]]ko [[Eusko Ikaskuntza]]ren Kongresua antolatu zuen. [[1925]]aren amaieran bere kargutik dimititu zuen.
 
[[1937]] bere aita [[Ramon de la Sota]] hiltzean haren ondasunak jaso zituen: [[Euskalduna ontziola]]ren jabea zen Sota eta Aznar Konpainiaren kapitalaren %40a baino geiagogehiago, konpainia hura tartean honako enpresen nagusia ere bazelarik: Menera mendilerroko [[burdina|burdin]] mehatak, ''Siderúrgica del Mediterráneo'', ''Franco Española de Alambres'' eta ''Cables Erandio''. Bestalde, Ramon de la Sota Aburtok Polar aseguruetxea sortu zuen, honek [[Londres]], [[Paris]], [[New York]], [[Rotterdam]], [[Duisburg]] eta [[Atenas]] hirietan bilegoak zituelarik.
 
Bere aitaren ondasunak jaso eta hamar hilabetera [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herritik]] ihes egitera derrigortua egon zen. Halere, [[Espainiako Gerra Zibila]]n bere [[itsasontzi]] guztiak [[Eusko Jaurlaritza]]ko Defentsa Batzordearen zerbitzura jartzeko astia izan zuen, eta haien bidez [[frankismo|frankistak]] iritsi aurretik [[Euskal Herria|euskal herritar]] ugarik alde ahal izan zuten. [[Frankismo|Gudaroste Frankista]] De la Sotaren ondasunez jabetu zen, gainera hilabete gutxi batzuk aurretik zendu zen [[Ramon de la Sota]] enpresaburua ''"epaitu"'' eta zigortu zuten, bere aitaren aurka burututako ekintza honek handik 40 urtetara ere Ramon de la Sota Aburto sumindu egin ohi zuelarik. Bere ondasunez jabetu eta ehun milioi pezetako isuna ipini zioten.<ref>http://www.deia.com/2015/10/18/sociedad/historias-de-los-vascos/el-expolio-a-la-familia-sota-responsabilidades-politicas-o-botin-de-guerra</ref> Gainera frankistek bere etxebizitza zen Mazarredo zumaztiko [[Ibaigane jauregia]] ere bereganatu eta Gobernu Militar Frankistaren egoitza bilakatu zuten.