Bilboko estropada zaharrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
11. lerroa:
1887an [[Maria Kristina Borboikoa|Maria Kristina]] erregina bisitan zetorrela eta, estropadak antolatu ziren irailaren 12an. Bertan Ondarroako bi traineru, Bermeoko hiru, Santurtziko bi eta Zierbenako bat aritu ziren eta bi ondarrutarrak izan ziren lehenengoak, hirugarrena Bermeokoa izan zelarik. Sari gisa erreginaren faluan arraun egitea egokitu zitzaien ondarrutarrei eta egun hartako bi bandera dituzte oroigarri. 1888ko azaroaren 21ean Bilboko moilaren lehen harria ezarri izanaren omenez Portugaleten estropada berriak jokatu ziren. Oraingoan lehenengo bi postuetan bermeotarrak gelditu ziren hirugarrena Ondarroa izan zelarik. 1889an berriz ere Nerbioi ibaian jokatu ziren estropadak eta 13 traineruren artean bermeotar biak berriz ere garaile.
 
1896an Getariarrak izan ziren garaile, bai Portugaleten eta baita [[1896ko Kontxako Bandera|Donostian]] ere. 1897an Ondarroa eta Bermeoren arteko desafioa jokatu zen eta bermeotarrak izan ziren nagusi. Garai hauek bukatzeko, 1900an Zierbenak izandako garaipena eta honekin batera 1902an Bilbora errege familia etorri zenez estropada berriak antolatu zirela aipatu behar eta 11 traineruren artean Ondarroa izan zela garailea.
 
{| class="wikitable"