Adolph Kolping: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
5. lerroa:
Peter Kolping artzainaren eta Anna Maria Zurheydenen bost umeetatik laugarrena izan zen. Familia apalekoa izaki, 12 urterekin utzi zituen ikasketak zapatari-mutil hasteko. 23 urte zituela, hamar urtez zapatari jardun ostean, bigarren hezkuntzari ekin zion. Apaiz izatera deliberaturik, [[1841]]eko udan teologia ikasten hasi zen [[Municheko Unibertsitatea]]n. [[1845]]eko apirilaren 13an apaiztu zen, [[Kolonia]]ko [[Minoritenkirche (Kolonia)|Minoritenkirchen]] (St. Mariä Empfängnis eliza); bezperan, aita hila zitzaion<ref>[http://www.kolping.org/about.htm About the Founder], kolping.org</ref>.
 
[[1845]] eta [[1849]] bitartean, Elberfelden (gaur egun [[Wuppertal]]en barnean) egon zen apaiz. Langileen lan baldintza deitoragarriak hobetu nahian, [[Gragor Breuer]]rek sortutako Gesellenverein edo Langileen Elkarteko presidente bilakatu zen [[1847]]an. 1849an, [[Koloniako katedrala|Koloniako katedraleko]] bikario izendatu zuten. Handik aurrera, Gesellenverein gehiago sortzen ariruaritu zen buru-belarri; 1865rako 400 talde baino gehiago ziren, Europan eta Amerikan<ref name="francis"></ref>. [[1862]]an, Minoritenkirchengo erretore izendatu zuten. 1865ean hil zen, [[birikako minbizi]]ak jota. Minoritenkirchenen ehortzi zuten.
 
== Erreferentziak ==