Laysan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «thumb|250px|right|Laysan uhartearen iparraldeko ikuspegia. '''Laysan''', hawaiieraz '''Kauō''', Ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uharteak|Ipar-mendeb...»
 
No edit summary
1. lerroa:
[[Irudi:Laysan_Aerial.jpg|thumb|250px|right|Laysan uhartearen iparraldeko ikuspegia.]]
'''Laysan''', [[hawaiiera]]z '''Kauō''', [[Ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uharteak|Ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uhartedian]] dagoen uharte txiki bat da. Administratiboki, [[AEB]]etako [[Hawaii]] estatuan dago. 4,11 kilometro karratuko azalera eta 1,6 kilometro luze eta 2,4 kilometro zabaleko neurriak ditu. Zati batzuetan [[atoloi]]a da, uhartearen erdian eta itsas maila azpitik 2,4 metrora lurrez inguratutako aintzira bat du, bertako urak [[Ozeano Barea|Ozeano Barekoa]] baino 3 bider [[gazitasun]] handiagoa du.
 
Uhartearen hawaiierazko ''Kauō'' izenak "arrautz" esan nahi du. [[1820]]. urte alderqa [[Massachusetts]]ko baleontziek uhartearen berri eman zuten. [[1825]]ean ''The Nantucket Enquirer'' ontziko eskifaiak ikusi izana aipatu zuen. [[1828]]ko [[martxoaren 2]]an Stanyukovich kapitainaren ''Moller'' errusiar baleontziak lehenbizikoz topatu zuen. [[1857]]an [[Hawaiiko Erresuma]]k bereganatu eta [[1890]]ean [[guano]]aren ustiaketarako estatubatuar konpainia bati maileguan utzia izan zen. Bertako itsas hegazti kolonia garrantzitsua desagertzear egon zen, bereziki [[albatros]]ak. Bestalde, guano biltzaileek [[untxi]]ak uhartean sartu eta azkar ugaldu zirenez bertako ia [[landaredi]] osoan jan zuten, gainera japoniar merkatariak ere hegaztien lumen bila bertaratu ohi ziren. [[1909]]an [[Theodore Roosevelt]] estatubatuar presidenteak bertako hegaztiak babesteko asmoz Ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uharte gehienak babesgune izendatu zituen. [[1923]]an untxi guztiak hil zituzten eta bertako jatorrizko landaredia berreskuratzen saiatu izan dira.