Giltzurrun gaineko guruin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
Muinaren [[zelula|zelulek]] nerbio-jatorria dute, eta [[kromo]]- gatzekin erraz tindatzen direnez zelula kromafinak deitzen dira.
 
Giltzurrungaineko azalaren aldean, muina oso inerbatuta dago, nerbio-bukaera ugari baititu. Honek, eta baita bere nerbio-jatorriak ere, egitura honen eta [[nerbio-sistema sinpatiko]] sinpatikoarenaren arteko lotura estua azaltzen du. Izan ere, muinak jariatzen dituen hormonek ([[adrenalina]] eta [[noradrenalina]]) nerbio-sistema sinpatikoaren estimulazioak eragiten duen efektu bera dute: gorputzaren prestaketa alarma egoera baten aurrean erantzun azkarra emateko.
 
Muinak ekoiztutako bi hormonak ([[adrenalina]] eta [[noradrenalina]]) [[katekolamina]]k dira. [[Tirosina]] aminoazidotik abiatuta sintetizatzen dira, eta haien efektuen artean hauek dira aipagarrienak: [[bihotz]]-taupadak azkartu, odoleko [[glukosa]] maila igo, giharrak uzkurtu eta odol-presioa handitu, besteak beste.