Stockholm: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Klima: clean up using AWB
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
193. lerroa:
XVII. mendean, Suedia Europako botere nagusietako bat bihurtu zen, eta horrek bere isla izan zuen Stockholm hiriaren garapenean. 1610etik 1680ra bitartean, populazioa seikoiztu egin zen.
 
[[Fitxategi:Street in Gamla Stan, Stockholm.jpg|thumb|right|200px|Stockholmgo [[Gamla Stan]] (Alde Zaharra) delakoan dagoen kale bat]]
 
1634an, Stockholm Suediako inperioaren hiriburu ofizial bilakatu zen. Horrez gain, zenbait merkataritza-arau onetsi ziren, Stockholmi monopolioa ematen ziotenak merkatari atzerritarren eta Suedia nahiz Eskandinaviako beste lurraldeen arteko merkataritzaren gainean.
250. lerroa:
Stockholmek museo-aukera oparoa dauka, milioika pertsonak bisitatzen dituzten 100 museo inguru baitauzka.
 
[[Fitxategi:Wasa Museum - Stockholm - Exterior.jpg|thumb|right|300px|[[Vasa Museoa]], kanpotik ikusia]]
 
Alabaina, eta dituen arte-museo muntadunez hitz egin baino lehen, komenigarria litzateke bere originaltasun eta interesarengatik arreta oso berezia merezi duen museo aski berri bat (1990ean ireki zen) aipatzea: [[Vasa Museoa]]. Objektu bakar bat erakusteko eraiki zen: XVII. mendeko '''Vasa gerraontzia''', munduko gerraontzi boteretsuena izateko asmoz egina, 1628an bere inaugurazio-itsasoratzean hondoratu zena, diseinu-akats baten ondorioz. Hirurehun urte baino gehiagoz Stockholmgo uren azpian galduta egon ondoren, XX. mendean aurkitu eta itsaso azpitik atera zuten. Abentura horren guztiaren nondik norakoei buruzko azalpen zehatzak eta, garrantzitsuago dena, itsasontzia bera, urpean modu harrigarrian kontserbatu zena, erakusgai daude Vasa Museoan.