Sri Lanka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: Herrialde infotaula berria → Herrialde infotaula using AWB
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
61. lerroa:
 
== Gizartea ==
[[Fitxategi:SriLanka BuddhistStatue (pixinn.net).jpg|thumb|right|250px|Sri Lankako erljio nagusia [[budismo]]a da. Irudian, hango [[Siddhartha Gautama|Buda]] estatua bat.]]
 
Sri Lankako biztanleen artean, [[sinhala]]rrek osatzen dute etnia nagusia, biztanleria osoaren % 70 baino gehiago hartzen baitute. Uhartean bizi diren beste etnia nagusiak [[tamil]]ak eta arabiar itsasketarien ondorengo mairu edo musulmanak dira. Etnien banaketa zehatza hau da: sinhalarrak, % 74; tamilak, % 18,2; Sri Lankako mairuak, % 7,1; besteak, % 0,7. Tamilak gutxiengo izan arren, eragin politiko handia dute. Independentzia lortu zenetik ugariak izan dira gehiengo sinhalaren eta gutxiengo tamilaren arteko tentsioak. Bando bateko zein besteko milaka pertsona hil dira [[gerra etniko]] luzean. 2001. urtean su etena sinatu zen. Ordutik, behin betiko bake hitzarmena finkatzen diraute. Erlijio banaketa hau da: [[budismo]]a, % 69,3; [[hinduismo]]a, % 15,5; islama, % 7,6; kristaua, % 7,5; besteak, % 0,1. Kolonizazioaren ondorioz, ingelesa populazioaren %80ak hitz egiten du.
71. lerroa:
 
== Historia ==
[[Fitxategi:SriLankaCoin1stCenturyCE.jpg|thumb|right|100px|Sri Lankako txanpona ([[I. mendea]])]]
 
Dirudienez, uharteko lehen biztanleak Asiako hegoaldetik joandako proto-australiarrak ziren. K.a. V. mende inguruan, Indiako iparraldeko [[indoeuropar]]rak iritsi ziren uhartera, eta han bizi zirenekin batera, gaur egungo [[zingaldar]] etniaren oinarria osatu zuten. Askoz geroago, K.o. lehen mendeetatik aurrera, Indiako hegoaldeko tamilak iritsi ziren, eta gehienak iparraldean finkatu ziren. K.a. III. mendean, budismoa uhartera sartu zen ezkero, [[Anuradhapura]] hiria garrantzi handiko politika eta erlijio gune bilakatu zen, Zeilan (Sri Lanka uhartearen lehengo izena) osoa menderatu zuena X. mendea arte. Aipagarri da zingaldarrek sortu zuten ureztapen sistema, antzinateko aurreratuenetakotzat hartzen baita. 993. urtean, Indiako hegoaldeko ''cola'' herriak hartu zuen uhartea, baina, 1070. urtean, [[Vijayabahu]] printzeak zingaldarrei itzuli zien atzera. Vijayabahuk [[Polonnaruva]] hirian ezarri zuen hiriburua (1070-1200). XIII. mendetik aurrera, tamilek gero eta esku handiagoa zuten iparraldean, eta zingaldarrak hegoaldeko eremu hezeetara joan ziren bitartean, Indiako hegoaldeko dinastia batek tamilen erreinua sortu zuen XIV. mendean. Tamil gehienak [[Jaffana]]ko penintsulan elkartu ziren. Harrezkero, zingaldarrak eta tamilak bananduak daude. Bestalde, XIII, XIV, eta XV. mendeetan, indiarrak, txinatarrak eta malaysiarrak ere uhartean sartu ziren.
93. lerroa:
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:Wtccolombo.jpg|thumb|right|250px|Kolonboko World Trade Center.]]
 
Sri Lankak [[merkataritza libre]]ko ekonomia du, baina estatuak esku handia du sektore askotan. Ekonomiaren jarduera sendoenak nekazaritza, zerbitzuak eta industria arina dira. [[Arroz]]a da lantzen den gai nagusia, eta orobat da bertakoen oinarrizko elikagaia. Sri Lanka munduko laugarren herrialde [[te (argipena)|te]] ekoizlea da. Baina te, [[kokondo|koko]] eta [[kautxu]] sailen [[nazionalizazio]]a ez da ondo administratu, eta etekinak lehiakideenak baino askoz ere apalagoak izan dira; gai horien esportazioa % 95eko zen 1970ean eta % 31ra besterik ez zen iritsi 1991n. [[Industria]]ri dagokionez, asko hazi da Sri Lankako industria, eta BPGren laurdena osatzen du. Ehungintza eta jantzigintza dira industria nagusiak. [[Azpiegitura]]k nahiko aurreratuak daude eta barne merkataritza egokia da, baina hornikuntza elektrikoei dagokionez, herrialdea nahiko atzeratuta gelditu da. Energia hidroelektrikoak, meteorologiaren mende, erabiltzen den energiaren herena hartzen du. [[Turismo]]a asko jaitsi da gorabehera politikoak direla-eta. Gerratik ihesi joan diren tamilak eta [[Persiar golkoa|Persiako golkoko]] herrialdeetara joan direnek bidaltzen duten dirua garrantzizko diru iturria da Sri Lankan. Bestalde, Sri Lankak atzerriko inbertsioak erakartzen jakin izan du. Dena dela, atzerriko zorra hazi egin da; politika ahultasunak hazkunde ekonomikoa geldiarazi du, eta, oro har, munduko burtsen gorabeheren mende dago oraindik.