Irakeko Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
41. lerroa:
Hegoaldeko Iraken, [[Baath Alderdi Arabiar Sozialista|Baath alderdiko]] kideek erakutsi zuten erresistentziarik handiena. Erdialdean, Errepublikako Guardiak –ongi armatutako talde paramilitarrak- atzera egin zuen hiriburua defendatu ahal izateko. Iparraldera egin ahala, erresistentzia indartsuagoko eremu populatuak zeharkatu behar izan zituzten, aurrerapena nolabait [[Bagdad|Baghdadetik]] 95 kilometrotik atzeratuz. [[Apirilaren 4]]an Bagdadeko nazioarteko aireportua hartu zuten, eta, [[apirilaren 9]]an, hiriburuko erresistentzia bertan behera geratu zen. Irakiarrek, batzuetan gogotsu aritu arren, gehienetan bururik gabe jardun zuen. Egun berean, britainiarrek [[Basora]] hiria hartu zuten.
 
[[Fitxategi:Iraq_War_2003.gif|thumb|right|250px|Kanpainaren nondik norakoa.]]
Iparraldean, halere, beste fronte nagusi bat irekitzeko planak deuseztatu ziren [[Turkia]]ko gobernuak AEBetako armadari herrialdea zeharkatzea debekatu zionean. Nolanahi ere, airez igorritako tropa batzuk [[kurdu]]en kontrolpean zegoen iparraldean paratu ziren, eta pexmerga gudari kurduekin bat egin zuten iparraldeko hiri nagusiak hartzeko: [[Karkük]] ([[apirilaren 10]]ean) eta [[Mosul]] ([[apirilaren 11]]n). [[Tikrit]], Saddam Husseinen jaiolekua eta herrialdeko azken erresistentzia-gune garrantzitsua, [[apirilaren 13]]an erori zen amerikarren eskuetara. Hurrengo egunetan loialistek jarraitu zioten borrokatzeari, baina [[maiatzaren 1]]ean, George Bushek borroka amaitutzat eman zuen, USS Abraham Lincoln [[hegazkin-ontzi]]an zegoela.
 
47. lerroa:
Saddamen agintaldia amaitu bezain laster, Irakeko hiri nagusietan bortizkeria piztu zen. Hasiera batean gobernuko eta instituzio publikoetako bulegoak zein eraikinak arpilatu ziren. Krimen arrunt horri berehala aginte berriaren kontrako gerrila erasoak gehitu zitzaizkion. Legea eta ordena berrezartzea konkistatzaileen atazarik neketsuena bilakatu zen.
 
[[Fitxategi:SaddamStatue.jpg|thumb|right|250px|[[Saddam Hussein]]en estatua bat eraistear.]]
Gerrako operazio arruntek AEBen botere militarra berriro ere erakutsi bazuten ere, gerra ondokoak [[gerrilla]]ren aurka ohiko armadan baten arazoak azaleratu ditu. Izan ere, hurrengo urteetan ugariak izan ziren armada inbaditzaileen aurkako erasoak, baita bertako komunitateen aurkakoak ere. Gerra ondokoan inbaditzaileek pairatu dituzten hildakoen kopurua gerrakoa baino handiagoa da. Hildako irakiarrei dagokienez (bai erresistentziakoak, bai zibilak), zaila da kopuru zehatza ematea, baina inbaditzaileena baino altuagoa bada inondik inora.
 
55. lerroa:
Koalizioko indarrek [[Saddam Hussein]]ek herrialdea utzi zuelakoan zeudela esan arren, [[2003]]ko [[abenduaren 13]]an, AEBetako infanteriako 4. dibisioko 600 bat lagunek atxilotu egin zuten al-Daous-en, [[Tikrit]]ik hurbil, ezkutatuta zegoela.
 
[[Fitxategi:Saddamcapture.jpg|thumb|right|250px|Saddam Hussein atxilotutakoan]]
Saddam Husseinen ezkutalekua lur azpiko zulo bat zen, sarbide estu bat zeukana. Bertan, 750 000 dolarreko maletina, pistola bat eta bi [[AK-47|kalaxnikov]] bazeuzkan ere, ez zuen erresistitzeko imintziorik egin atxilotzerakoan. Handik gutxira, ezkutalekuaren eta mediku militar batek aztertzen zuen Saddam Hussein bizardunaren irudiek mundu osoari bira eman zioten laster batean. [[Paul Bremer]]rek, AEBetako prokontsulak, "We got him" (Badaukagu) esanda jakinarazi zuen berria horretarako propio eginiko prentsaurrekoan.