[[Fitxategi:spacetime_curvature.png|thumb|right|300px|Espazio-denboran gertatzen den distortsioa, [[erlatibitate orokor]]rak aurresaten duen bezala]]
'''Erlatibitatearen teoriak''' [[Albert Einstein|Albert Einsteinek]] XX. mendearen hasieran plazaratutako bi teoria hartzen ditu bere baitan, [[erlatibitate berezi|erlatibitate berezia]] eta [[erlatibitate orokor]]ra, zeinak une hartan mekanika newtondarrak eta elektromagnetismoak zuten bateraezintasunari irtenbidea aurkitzeko asmoz garatu baitzituen.