Anne Hathaway: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
7. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Anne Hathaway 2013.jpg|thumb|right|200px]]
Anne Hathaway [[Brooklyn]]en jaio zen, [[New York]]en, [[1982]]ko [[azaroaren 12]]an. Aita Gerald Hathaway abokatua izan zuen eta ama, berriz, Kate McCauley antzezlea, Anneren lanarentzat inspirazio iturri eta laguntza izan dena.[[William Shakespeare]]ren emaztearen izen bera badu ere, kasualitate hutsa izan zela ematen du. Anaia zaharrago bat du, Michael, eta baita gazteago bat ere, Thomas.
 
24. lerroa:
 
== Hastapenak Disneyn ==
[[Fitxategi:Anne Hathaway at the 2007 Deauville American Film Festival-01A.jpg|thumb|right|200px]]
Adina eta altuera beti izan ziren eragozpen [[Broadway]]n paperak lortzeko orduan. Altuegia zen haurren papera egiteko, baina, pertsona helduaren papera egiteko, berriz, gazteegia zen. Hala ere, New Yorkeko [[Carnegie Hall]]eko agerpenetik 3 egunetara, telebistako serie baterako hartu zuten Anne: ''Get Real''. Telesailak ez zuen luze iraun, baina ''Meghan Green''en ahizpa zaharrenaren paperak oso kritika onak ekarri zizkion eta [[2000]]ko Teen Choice Awardseko drama aktoresa hoberenerako izendatu zuten.
 
39. lerroa:
 
== Trantsizioa ==
[[Fitxategi:AnneHathawayJan10.jpg|thumb|right|200px]]
''The Princess Diaries 2: Royal Engagement'' erabateko aldaketa izan zen Hathawayn lanean eta Annek [[Julie Andrews]]en aholkuari jarraitu zion haur filmetatik alde egiteko: eskarmentu handiko aktoreak ''S.O.B'' filman egin zuen bezala ([[1981]]), biluzik agertzea zen botika hoberena, betiko paperetatik alde egin ahal izateko. Anne elkarrizketetan hasi zen haur zinematik alde egiteko gogoa adierazten eta ur ausartetan sartzeak ez liokeela beldurrik emango. Horrelaxe iritsi zitzaion aukera, ''Havoc'' zinema independentean, estimulu berrien bila zebilen goi mailako nerabe matxino baten paperean, droga eta ustelkerian bukatuz. Beraz, bat-bateko haustura izan zen haur bertsioarekiko.
 
51. lerroa:
 
== Gaur egun ==
[[Fitxategi:Anne Hathaway 2011.jpg|thumb|right|200px]]
Karrera geldiezinean zegoen, jada, Anne.