Burdinazko kaia (Portugalete): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
4. lerroa:
 
'''Burdinazko kaia''' edo '''Txurruka kaia''' [[Evaristo Txurruka]] ingeniariak [[1881]]-[[1887]] urte bitartean [[Portugalete]]n diseinatu eta eraiki zuen moila edo nasa da. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] ingeniaritza-lan garrantzitsuenetarikoa da, [[Bilboko portua]]ren azpiegitura handien hastapena ezarri zuena; ''[[Bilboaldea|Bilbo Handia]]''ren eskalako lehen eraikuntza, hortaz.
 
[[Bilboko itsasadarra]]ren bestaldean eta parean, [[Getxo]]ko [[Areeta]] auzoan, ingeniari berdinak diseinatu eta eraikitako [[Txurruka kaia (Getxo)|Txurruka kaia]] du.
 
Eraikuntzaren xedea Portugaleteko hondarrezko barra arriskutsua ekiditzea izan zen, non sarri [[itsasontzi]] ezberdinek hondoa jo zuten. Aipatutako barra 1,14 [[metro]] sakon zen itsasbeheran, [[1878]]an egindako neurketen arabera, garaiera zinez eskasa ontzi handien zingorako. Kaia eraiki baino lehen [[Portugaleteko mareometroa]] erabiltzen zuten barra zeharkatzeko.