Eritrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
139. lerroa:
EAHFren behin-behineko gobernu berriak, nazioarteko herrialdeen eta Etiopiako gobernu berriaren onespenarekin, burujabetasunari buruzko erreferenduma deitu zuen [[1993]]ko apirilean, eta eritrearrek burujabetasunaren aldeko erabakia hartu zuten aho batez (%99,8). 1993ko maiatzaren 28an, [[Nazio Batu]]ek beren kideen artean onartu zuten Eritreako estatua. [[1994]]ko otsailean, EAHF alderdi politiko bihurtu zen, Demokrazia eta Justiziarako Herri Frontea, eta oraingoz hori da dagoen alderdi bakarra. Ondoko urteetan lehortea eta [[Sudan]]ekiko tirabirak izan dira aurrera egiteko oztopo nagusiak. Tirabira horiek Sudanen dauden milioi erdi iheslariak aberriratzea eragotzi zuten. 1995eko urrian Eritreako gobernuko buruak, [[Isaias Afwerki]]k, armak eskaini zituen [[Khartum]]go erregimenari aurre egingo zion edozein talderentzat. Biztanle gehienak behartasun gorrian bizi ziren bitartean, turismoa bilakatu zen diru-iturri nagusietako bat.
 
1999ko otsailean, berriro hasi zen Etiopiarekin borrokan, mugak zirela-eta. 100.000 jende hil zituen gerra horrek, eta beste ehunka milaren ihesa eragin. Gerra hori ez zen jokatu, Afrikako beste asko bezala, [[aihotz]] eta [[AK-47]] fusilez, artileria eta tankeez baizik. Aditu batzuek azpimarratzen dute [[Lehen Mundu Gerra]] gogorarazten zuela, [[lubaki]] borroka eta guzti<ref name="kamino">{{erreferentzia| abizena = Zubiria, Kamino | izena = Pello | url =http://www.argia.eus/argia-astekaria/2026/net-hurbil-eritrea-etiopia-gerra-eginez-ospatu-afrikaren-urtea | izenburua =Net Hurbil: Eritrea-Etiopia, gerra eginez ospatu «Afrikaren urtea»| argitaletxea = argia.eus, 2006-02-05, CC-BY-SA lizentzia| sartze-data = 2017-05-28}}</ref>. [[Nazioarteko Justizia Auzitegia]]k bi estatuen arteko mugak zehaztu zituen 2002an[[2002]]an, baina harremanak ez ziren hobetu.
 
== Gobernua eta administrazioa ==