Eulien ugazaba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
16. lerroa:
}}
'''''Eulien Jauna''''' ([[ingeles]]ez ''Lord of the Flies'') [[1954]]an [[William Golding]] ingeles idazle eta [[Literaturako Nobel Saria|Literaturako Nobel Saridunak]] idatzitako [[eleberri]] [[alegoria|alegoriko]] bat da. Itsasoaren erdian populaturik gabeko uharte batera iritsi diren britainiar gaztetxo batzuen arteko elkarbizitza eta biziraupena, nahiz beren gobernu eta zibilizarioaren ezartzearen ondorio kaltegarriak eta hondamendia azaltzen ditu.
 
Izenburuak [[filistiar]]ren [[Beltzebu]] jainkoak [[Biblia]]n jasotzen duen ezizenetako bati aipamen egiten dio, hain zuzen ere, [[kristautasun|kristau mitologia edo siniskeran]] deabruaren parekidea bilakatua. Alegia, antzinatik gizakien ankerkeria eta gaiztakeriarekiko berezko izaerarekin lotura egiten duen izenburua da.
 
== Argumentua ==
{{argumentua}}
Mundu Gerra batetan zehar ekaitz baten ondorioz hegazkin istripu bat izan eta 30 britainiar mutikoez osatutako taldea itsasoaren erdian dagoen populaturik gabeko uharte batera iristea lortuko du. Bertan bizirauteko beren buruak eta bizitzak antolatu beharko dituzte: elikagaiak topatu, bizilekuak eraiki eta zibilizarioaren antzeko antolamendu egoki bat gauzatu. Baina denbora gutxira gauzak okertuz joango dira, liskarrak piztu eta elkarren artean arerioak diren bi talde sortuko dira, azkenean ankerkeria eta basakeria jaun eta jabe eginez.
 
 
== Pertsonaiak ==