Perikles: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 62.99.90.11 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Armendaritz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
[[Fitxategi:112307-BritishMuseum-Perikles.jpg|thumb|200px|right|Perikles.]]
'''Perikles''', [[greziera]]z {{polytonic|Περικλῆς}}, ([[K. a. 495]] - [[Atenas]], [[Grezia]], [[K. a. 429]]) [[Atenas]]ko urrezko garaiko politikari, hizlari eta gudari garrantzitsuenetakoa izan zen. Urrezko garai hori ([[K. a. 461]] - [[K. a. 429]] oro har) [[Periklesen Mendea]] deitzen zaio. Hain nabarmena zen Perikles garaiko Atenasko gizartean non [[Tuzidides]] historialari garaikideak "Atenasko lehen herritarra" deitu zion.
 
== Biografia ==
K.a. 461. urtean [[Zimon]], alderdi [[aristokrazia|aristokratikoko]] burua, erbesteratzea lortu ondoren, Atenasko agintari bihurtu zen. 459-446 urteetan [[Korinto]]ren, [[Esparta]]ren, [[Persia]]ren eta haien aldekoen aurka ibili zen gudan. 445. urtean 30 urteko bakealdia sinatu zuen Espartarekin, eta handik aurrera bakezko bideak erabili zituen Atenasen eragina zabaltzeko.
 
Periklesi esker, Atenasek unerik gorena izan zuen. K.a. 430. urtean, Peloponesoko gerran, Atenasko hiritarren abertzaletasunaren aldeko deia egin zuen, baina kargutik kendu zuten. 429. urtean berriz ere izendatu zuten agintari, baina handik hilabete gutxira hil zen.
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
== Eragina ==
Periklesek Atenasko botere politikoa handitu zuen, [[Delosko Liga]] bere menpe jarriz. [[Peloponesoko Gerra]]ko lehen bi urteetan, hil arte hain zuzen ere, Atenasko aldearen buruan egon zen. Barne politikan, Periklesek Atenaseko arteak bultzatu zituen. Haren ekimenari esker, [[Atenasko Akropolia|Atenaseko Akropolia]] eraberritu zen ([[Partenoia]] barne). Hori dela eta, Atenasek Grezia Antzinako erdigune kulturala bilakatu zen. Aldi berean, demokrazia zabaldu zuen Atenasen, hiritar ororen parte-hartzea ahalbidetuz.
 
Bestalde, garai berekoak izan ziren [[Sofokles]]en eta [[Euripides]]en antzerki lan ospetsuak, eta [[Sokrates]]en erakutsiak.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
[[Kategoria:Antzinako Greziako agintariak]]