Georgia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
67. lerroa:
== Historia ==
{{sakontzeko|Georgiako historia}}
Egungo Georgiako lurraldean [[Harri Aroa|Harri Arotik]] etengabe finkatu da gizakia. [[Transkaukasia|Hegoaldeko Kaukasian]] bizi diren herriak [[K. a. VII. mendea]]n iritsi bide ziren hara [[Mesopotamia]]tik ihesi, hiriak osatuz eta metalurgia menderatuta. Hiru erreinu eratu ziren garai hartan: [[Kaket]] ekialdean, [[Kartili]] erdialdean, eta [[Kolkida]] mendebaldean. [[K. a. IV. mendea]]n, [[Georgiako Erresuma]] batua sortu zen. [[Akemenestar Inperioa|Persiarren]] mende erori ondoren, [[Alexandro Handia]] jabetu zen Georgiaz. [[K. a. 65]]. urtean [[Ponpeio]]k herrialdea hartu eta [[Antzinako Erroma|Erromaren]] mende geratu ziren georgiarrak. Gero persiarren esku geratu ziren berriro. Kristautasuna [[IV. mende]] inguruan sartu zen eta estatuko erlijiotzat [[319]]an jo zen. Elizak eta monasterioak eraiki ziren, eta horiekin batera literatura indartu zen. Herrialdearen batasunean ere lagundu zuen.
 
Azkenik [[arabiar]]rak [[VII. mende]]ko bigarren erdialdean sartu ziren Georgian. [[VIII. mende]] bukaeran eskualde batzuek askatasuna erdietsi zuten berriro, eta [[Bagrat III.a Georgiakoa|Bagrat III.ak]] ([[974]]-[[1014]]) batu zituen Georgiako ekialdea eta mendebaldea, [[Tbilisi]] hiria izan ezik. [[David III.a Georgiakoa|David III.a Eraikitzaileak]] ([[1089]]-[[1125]]) kendu zien hiri hura arabiarrei ([[1122]]). [[Tamar Georgiakoa|Tamar]] ([[1184]]-[[1213]]) erreginaren garaietan izan zen handiena Georgiaren indarra, [[Itsaso Beltz]]etik [[Kaspiar itsaso]]ra eta Iparreko Kaukasotik [[Azerbaijan (eskualde historikoa)|Irango Azerbaijanera]] eta [[Erzerum]]era zabaldu baitzuen. Gainerako mundu kristauarekiko loturak, mundu [[musulman]]arekiko hartu-emanak eta nazioko literaturaren garapenak zein estatuko kontsolidazioak [[XII. mendea|XII.]] eta [[XIII. mendea|XIII. mendeetako]] Urrezko Aroa ekarri zuten. Pizkunde hau arte eta kultura sekularrean gorpuztu zen, baita [[filosofia]] zein [[politika]] arloetako aurrerapenak ([[erlijio]] eta [[etnia]] tolerantzia esaterako). XI. mendetik XIII. mende erdia arte, Georgiako kultura asko indartu zen, batez ere arkitektura (Bagrat eliza, Kutaisi, [[Ghelatiko monasterioa]]) eta literatura aldetik ([[Xota Rustaveli]]).
 
Garai horri [[mongol]]en inbasioak ekarri zion amaiera XIII. mendean. [[Tamerlan]]ek xahutu zuen [[1386]]. eta [[1401]]. artean, eta [[Konstantinopla]] erori zenean ([[1453]]) mendebalekomendebaldeko kristau herritik urrun gelditu zelarik, turkiarrak eta persiarrak lurraldea hartzen saiatu ziren hiru gizaldiz elkarren lehian, eta 1736an[[1736]]an persiarren babespeko lurralde bilakatu zen. 1783an[[1783]]an, [[ErrusiaErrusiar Inperioa|Errusiaren]]ren laguntza eskatu zuen, eta 1801ean[[1801]]ean Georgiako ekialdeko lurraldea bereganatu zuen eta [[XIX. mendeanmende]]an zehar gainontzekoa. Nekazaritza eraberritzeak eta esklabotasuna debekatzeak ez zuen hobekuntzarik ekarri lurraldera eta, hala, 1893an[[1893]]an alderdi [[sozialdemokrazia|sozialdemokrata]] sortu zen ezkutuan, [[Stalin]] buru zuelarik.
 
Zenbait hamarkada geroago, elite [[nazionalismo|nazionalista]] eta modernista bat sortu zen, zeinek antzinako estatu loriatsua berriro eraikitzea proposatzen zuen. [[1918]]an, ametsa gauzatu zen [[Georgiako Errepublika Demokratikoa|Georgiako ErrepublikakoErrepublikaren]] jaiotzarekin (1918-[[1921]]), mentxebikeen[[mentxebike]]en kontrolpean eta Alemaniaren[[Alemania]]ren babespean. Nolanahi ere, sobietar[[Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa|Sobietar Errusiak]] okupatu zuen berriro, [[1922]]an, [[Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista|SESBeko errepublika]] bat izateko, [[Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista|Transkaukasia]]ko parte gisa. 1936ko[[1936]]ko abenduan, ordea, Transkaukasiatik banatu zen eta errepublika[[Georgiako sozialistaSobietar Errepublika Sozialista]] izaneratu zen.
 
[[Fitxategi:OP13.JPG|thumb|left|180px|Iraultza Arrosa, [[Tbilisi]]]]
 
=== Azken urteak ===
[[Fitxategi:OP13.JPG|thumb|leftrigth|180px280px|Iraultza Arrosa, [[Tbilisi]]]]
1989tik aurrera matxinada nazionalistak gertatu ziren, eta [[Zviad Gamsajurdia]]k Georgiaren burujabetasuna deklaratu zuen 1991n. 1991. urteko abenduan Sobietar Batasunetik banatu zenetik, gatazka etnikoak eta zibilak ugariak izan ziren independentziaren lehen urteetan, eta 1994. urtea arte ez zen hasi herrialdea egonkortzen. [[Hego Osetia]]ko arazoa baretu samarra egon da 1994ko udaberriaz geroztik, baina Georgia mendebaldean istiluak ez dira baretu abkhaziar indarren eta georgiarren artean. Errusiar bakegileak daude eskualde batean zein bestean, eta [[Nazio Batuen Erakundea|NBEko]] batzorde begirale bat dago [[Abkhazia]]n. Gatazka horiek direla-eta, Georgiak oraindik 250.000 bat lagun ditu herrialdearen barnean bere jaioterritik alde eginak. 1995ean, konstituzio berri bat onartu zen, eta presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren, aski libreak eta egiazkoak. 1996an, ekonomia berrikuntzak bideratzeko, eta Legebitzarra profesionalagoa egiteko, egitarau zorrotz bat jarri zuen gobernuak abian. Bortizkeria eta krimen antolatua errotik moztu ziren 1995ean eta 1996an, baina ustelkeria handia da oraindik ere. Hainbat urrats egin du Georgiak azken urteotan Errusiarekiko mendekotasuna gutxiagotzeko, besteak beste, kosta zaintzeko itsasontziak erosi ditu 1997an, Itsaso Beltzean errusiar itsasontzien ordez haiek ezartzeko. 1998an, Errusiarekin izenpeturiko hitzarmen baten ondorioz, Itsaso Beltzeko bere kosta partearen kontrola hartu zuen Georgiak bere gain, eta Turkiarekiko lehorreko mugaren erdiaren kontrola. 1997tik aurrera, Georgiako Legebiltzarra gero eta gogorrago agertu da Errusiako militarrek georgiar lurraldean duten presentziaren kontra. 1998. urtean, [[Eduard Xevardnadze|Shevardnadze]] presidentearen kontrako eraso bat izan zen, aurreko lehendakari Gamsakhurdiaren aldekoek egina. 1999an Abjaziako parlamentuak independentzia aldarrikatu zuen, baina [[Tiblisi]]k ez zuen onartu. 2001ean Georgiak eta Abjaziak ez erasotzeko hitzarmena izenpetu bazuten ere, liskar handiak sortu ziren. 2003ko parlamenturako hauteskundeetan Shevardnadzeren alderdiak irabazi zuen, baina milaka lagunek zalantzan jarri zuten garaipen hura eta manifestazio handiak izan ziren kaleetan. Gerra Zibilaren eta krisi ekonomiko latzen ostean, [[2003]]an odolik isuri ez zuen [[Arrosako Iraultza]] deitu zen mugimendu hark Mendebaldearen aldeko gobernua ezarri zuen, oposizioko hainbat alderdi elkartu egin ziren [[Mikheil Saakaxvili|Mikhail Saakashvili]] hautagaitzaren (Alderdi Nazionala) alde eginez. [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOn]] sartzea eta bereizitako lurraldeak berriro menderatzea ziren haren helburu nagusiak.