A cappella: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:ACapellaSingers.jpg|thumb|300px|A capella talde bat.]]
'''''A cappella''''' ({{IPA|a kapˈpɛlla}}), italieratik, "[[kapera]]n bezala" edo "kaperan moduan" euskaraz, giza [[ahots]] hutsez kantatzeko eta musika sortzeko modua da; [[musika tresna]]rik ez da erabiltzen soinuak, [[erritmo]]ak edo [[harmonia]]k sortzeko. Jatorri erlijiosoa du baina gaur egun edozein motatako kantak egiten dituzte.
 
== Jatorria ==
Izenak berak kanta mota honen jatorria ondo asko azaltzen du. Garai batean eliz kristauetan musika-tresnen erabilera mugatu egin zen, ia [[Erdi Aroa]] bukatu arte, eta horren ondorioz ahotsen erabilera handitu zen. Hori [[kantu gregoriano]]ren sorrerarekin eman zen eta [[Pizkunde]]arekin berrindartu egin zen. [[Madrigal]]ak ere A capella musika mota izan zen [[Barroko]] garaia arte, musik-tresnak orduan hasi baitziren erabiltzen. [[XV. mende|XV.]] eta [[XVI. mende]]ak ''A capella'' musikaren urrezko garaia izan ziren, [[Giovanni Pierluigi da Palestrina|Palestrina]], [[Orlando di Lasso]] eta Venosa bezelako [[musikagile]]ei esker.<ref>http://www.muyinteresante.es/cultura/arte-cultura/articulo/ique-significa-cantar-a-capella</ref>
 
Kristautasunaren barruan eliz asko ''A capella'' kantuak egiten dituzte: [[Amish]]ak, [[eliza ortodoxoa]]k... [[Godspel]]en modalitatea tradizio horretan kokatu behar da.
Baina musika erlijiosotik kanpo, musika genero honek zabalkunde handia izan du. Ameriketako Estatu Batuetan, [[magnetofoi]]aren aurkikuntzarekin, garapen handia ezagutu zuen, neurri batean, [[esklabu]]en kanten tradizioan oinarrituta. Tradizioak jarraitzen du eta, adibide moduan, hor ditugu [[Bobby McFerrin]], [[Boyz II Men]], [[Flying Pickets]], [[Take Six]] [[Neri Per Caso]], Vocal Siete, [[Rockapella]] eta beste asko. Esan daiteke estiloa goruntz doala gaur egun.
 
== A capella Euskal Herrian ==
Euskal Herrian kanta mota honek tradizio handia izan du: [[abesbatza|abesbatzetatik]] hasita, bakarlariak, talde txikiak... Ziur aski ere ''A capella'' kantagintza zabaltzerakoan [[bertsolaritza]]ren eragina handia izan da. Aipagarria da bereziki Euskal Herriko bakarlarien tradizioa, batez ere Nafarroa Beherean eta Nafarroan; izen batzuk aipatzeagatik hor ditugu [[Erramun Martikorena]], [[Eñaut Etxamendi]], [[Aire Ahizpak]], [[Jean Bordaxar]], [[Jean-Mixel Bedaxagar]]...
[[Fitxategi:Jean Mixel Bedaxagar (2009).jpg|thumb|250px|[[Jean Mixel Bedaxagar]], A capella abeslaria.]]
== Kanpo loturak ==
*[https://www.youtube.com/watch?v=2oSS_I8s6NE Jean Bordaxar laukotea Urretxun. 2011ko azaroak 27.]
*{{en}}:[http://www.casa.org Contemporary A Cappella Society of America (CASA)]
*{{en}}:[http://www.harmony-sweepstakes.com Harmony Sweepstakes ''A Cappella'' Festival]
*{{es}}:[https://www.youtube.com/watch?v=MgLj7ioy2dQ 90. hamarkadako musika ''A capella''.]
{{commonskat}}