Azerbaijan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
159. lerroa:
 
== Historia ==
[[Sobietar Batasuna]]ren errepublika izan zen, harik eta batasuna desegin eta, [[Estatu Independenteen Erkidegoa]] sortu zenean, burujabetasuna aldarrikatu zuen arte ([[1991]]). Independentzia lortu eta berehala gatazkak sortu ziren, ordea, biztanleriaren osaerari dagokionez lurralde [[armenia]]rra den [[Nagorno-Karabakh]]eko lurraldearen gaineko kontrola zela-eta. [[1991]]n Nagorno-Karabakheko gehiengo armeniarrak (170.000 biztanle, %76 armeniarrak, %23 azerbaijandarrak), estatu burujabe aldarrikatu zuen lurralde hura, baina Azerbaijango sobiet gorenak ez zuen erabaki hura onartu.
[[Azerbaijandar]]ren eta [[armenia]]rren arteko istilu eta gatazka larriak izan dira nagusi Azerbaijanen. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunean]] [[1986]]tik aurrera bultzatutako aldaketen ildotik, Armeniak [[Karabakh Garaia|Nagorno-Karabakh]], Azerbaijanen barruan dagoen lurralde armeniar autonomoa (170.000 biztanle, % 76 armeniarrak, % 23 azerbaijandarrak), Armeniari itzultzeko eskatu zuen, baina Sobiet Gorenak ez zuen onartu. Lurralde autonomoko grebari ([[1988]]ko maiatza) erantzuteko, eta azerbaijandarrek hala eskatuta, blokeoa ezarri zuten Armeniako errepublikan (1988ko iraila). Urte bereko urrian, Azerbaijango parlamentuak erabakitako legearen arabera, errepublikak dituen mugak ezingo dira aldatu errepublika osoan egindako erreferendumean onartuta ez bada. [[1989]]. urtean armada sobietarrak hartu zuen parte eta bi herrietako miliziak, elkarrekin gerran ari baitziren, banatu egin zituen elkarrengandik.
 
[[Aiaz Mutalibov]] buruzagi komunista ohia izan zen Azerbaijango Errepublikako Lehen lehendakaria, 1991n, baina [[1992]]ko maiatzean dimisioa ematera behartu zuen oposizioko Herri Fronteak, Karabakheko egoera kontrolatzerik lortu ez zuelako. Gorabehera askoren ondoren, lehendakaritzarako hauteskundeak egin ziren [[1993]]an, eta [[Albufaz Elxibey]] Herri Fronteko burua izan zen garaile, botoen %55 eskuratuta. Presidente hark [[Errusia]]tik aldentzeko eta [[Turkia]]ra hurbiltzeko ahaleginak egin zituen (Estatu Independenteen Erkidegotik atera zen Azerbaijan [[1992]]an) eta Mendebaldeko herrialdeekin petrolioaren esportaziorako hitzarmenak lortzen ahalegindu zen. Baina Elxibeyk ez zuen lortu ekonomiak hobera egitea eta Nagorno-Karabakheko gerra amaitzea.
 
Hain zuzen ere, gudaroste azeriak zenbait gudu galdu zuen armeniarren kontrako gerran, eta horren eraginez estatu kolpe bat eman zuten Guseinov koronelaren jarraitzaileek. Elxibeyk ihes egin zuen eta Kontseilu Nazionalak [[Heydar Aliev]] komunistaren esku utzi zituen ahalmenak. Heydar Aliev lehendakaria Turkiarekiko harremanak sendotzen saiatu zen, beti agertuz azerien alde eta armeniarren kontra, eta Errusiarekiko hurbiltasuna ere bilatu zuen, etorkizunean mugen kontrola bideratzen lagun ziezaiokeelakoan. Horrela, [[1993]]an Estatu Independenteen Erkidegoan onartu zuten berriro Azerbaijan. Urte hartan bertan, urrian, lehendakari izendatu zuten Aliev (%98,8). 1994ko maiatzean, su-etena sinatu zuen [[Nagorno-Karabakheko gerra]]n, Errusiaren presioaren eraginez, baina [[1996]] arte elkarrizketak egon ziren arren, gatazka ez zen erabat konpondu. 1994an Husseynov lehen ministroaren jarraitzaileek estatu kolpea emateko saioa egin zuten, su-etenaren kontra baitzeuden, baina ez zuten beren helburua lortu eta atxilotu egin zituzten.
 
[[1995]]ean hauteskundeak egin ziren, oposizioko alderdien parte-hartzerik gabe, debekatu egin baitzituzten estatu kolpearen saioaren ondoren, eta Alieven Azerbaijan Berria alderdia izan zen garaile; bestalde, [[1996]]an Guliev lehen ministroak dimisioa eman behar izan zuen, eta Rasizade izendatu zuten lehen ministro. [[1998]]ko hauteskundeetan Heydar Aliev komunista aukeratu zuten berriro lehendakari (%76,11), herrialdeari egonkortasuna eman ziolako eta ekonomia hobetzeko lan handiak egin zituelako, batez ere petrolioaren alorrean.
 
== Gobernua eta administrazioa ==