Safo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
8. lerroa:
Gauza gutxi dakigu Saforen bizitzari buruz, zeinaren 650 bertso bakarrik gordetzen diren. [[Asia Txiki]]ko itsasbazterraren ondoko [[Lesbos]] uhartean sortu zen, [[K. a. 620]] aldean, eskualdean kultura loraldi handia izan zen garaian. Jaiotiria [[Mitilene]] edo Eresos izan zitekeela uste da<ref name="poetryf">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.poetryfoundation.org/bio/sappho |izenburua= ''Sappho'' |bilduma= |argitaletxea= Poetryfoundation.org}}</ref>. Familia aristokrata bateko alaba zen, eta uharteko politikagintzan parte hartu zuen. Politika gorabeherak zirela eta, [[Sizilia]]ra erbesteratu zuten [[K. a. 593]]an. Lesbosa itzuli zenean dantza, musika eta gimnasia ere irakasten zen literatura eskola bat sortu zuen, ''Musen Zerbitzarien Etxea'' izenekoa, neskez osatua. Han, besteak beste, poesia errezitatzen, abesten eta lorezko koroak eta zintzilikariak egiten ikasten zuten. Neska haietako batzuekin zituen harremanak nabariak dira bere bertsoetan, eta eskandalugarriak gertatu ziren antzinatean. Hala, Lesbosetik dator [[lesbiana]] hitza homosexualitate femeninoa izendatzeko. Beti ere, amodioko kontu hauek Saforen bizitzari buruzko zurrumurruak, berri faltsuak eta esamesak sorrarazi zituzten.
 
[[Fitxategi:Gustave_Moreau_-_Sapho_à_Leucade.jpg|thumb|220px|right|<small>''Safo Leukadan'', [[Gustave Moreau]]ren margoa</small>]]
Berak idatzitako poema batetik, Safo eta Faonen elezaharra sortu zen: Faon Lesbosko mutil eder bat zen, [[Afrodita]] jainkosa bera maitemindu zuena. Safo ere liluraturik gelditu zen gazte haren edertasunarekin, eta behin eta berriz saiatu zen hura bereganatzen. Arrakastarik izan ez zuenez gero, [[Leukada]]ko itsasmuinora igo eta bere burua itsasora bota zuen<ref>{{erreferentzia|izena=Anabella |abizena= Squiripa|url= http://sobregrecia.com/2009/12/29/la-leyenda-de-faon-y-safo/ |izenburua= La leyenda de Faón y Safo |bilduma= |argitaletxea= Sobregrecia.com}}</ref>. [[Ovidio]]k, latindar poetak, ezagutzera eman zuen elezahar hau. [[XIX. mende]]ko margolariek ere, zabaldu zuten Saforen irudi erromantiko eta alegiazko hori, ile luzearekin eta harkaitzean bermatua.
 
== Olerkigintza ==
[[Fitxategi:Gustave_Moreau_-_Sapho_à_Leucade.jpg|thumb|220px|right|<small>''Safo Leukadan'', [[Gustave Moreau]]ren margoa</small>]]
Saforen poemak aintzat hartuak izan ziren antzinatean, eta poeta askorentzako inspirazio iturria izan ziren. [[K. a. V. mende]]ko [[Atenas]]en ezagutu eta errezitatzen ziren. [[Antzinako Erroma]]n ere, ospe handia izan zuten; besteak beste, [[Katulo]], [[Horazio]] eta [[Ovidio]]k itzuli zituzten, eta poetaren bustoak zeuden ([[Zizeron]]ek Gaio Verres, Siziliako gobernari ustela, Saforen busto bat lapurtzeaz akusatu zuen<ref>{{erreferentzia|izena=Patricia A. |abizena=Rosenmeyer |url= https://muse.jhu.edu/login?auth=0&type=summary&url=/journals/transactions_of_the_american_philological_association/v137/137.2rosenmeyer.pdf |izenburua= From Syracuse to Rome: The Travails of Silanion's Sappho |bilduma= Transactions of the American Philological Association, Volume 137, Number 2, Autumn 2007 |argitaletxea= muse.jhu.edu}}</ref>).