Paskual Andagoiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Pascual Andagoiakoa''' ([[Andagoia]], [[Kuartango]], [[Araba]], [[1495]] - [[Cusco]], [[Peru]], [[1548]]ko [[uztailaren 18]]a) [[Espainiako Indar Armatuak|Espainiako Armadako]] militarra, konkistatzailea eta esploratzailea izan zen. [[Panama Hiria]]ren sortzaileetako bat izan zen, bai eta europarrentzat Peru aurkitu zuena ere.
 
Gazte-gaztetan itsasoratu zen, 19 urte zituela, [[Erdialdeko Amerika]]rantz. [[Panama]] izan zen lehenengo geldialdia haren ibilbidean, eta bertan [[Pedrarias Dávila|Pedro Arias DávilaDávilaren]]ren taldekidea izan zen hiriburua sortzean [[1519]]an. Bi urte geroago [[Kolonbia]]ko kostalde atlantiarretik jaitsi zen, orduko "San Juan de Colombia" izeneko lurraldeko (gaur egungo [[Chocó]] departamendua) gobernatzailea izanda. [[Amerindiar]]rekin izugarriki krudela izan omen zen agintean.
 
[[Inka Inperioa]]ren berri izan zuen, bai eta urre eta zilar ugari zituen [[Peru|Pirú]] izeneko lurraldearena ere. Izan ere, Pascualek bidea ireki zion [[Francisco Pizarro]] eta [[Diego de Almagro]] espainiarrei harantz [[1524]]an abiatzeko eta hango inguruneak konkistatzeko.