Inperio Karolingioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
34. lerroa:
Karlos Martelen garairako frankoen erresuma handia zen, oso. Menpean edukitzeko, [[feudalismo|sistema feudala]] erabili zuen, geroago [[mendebaldeko Europa]]ra zabaltzekoa zena. Halaber, garaian izan zuen mehatxurik handiena gainditu ahal izan zuen Martelek. Izan ere, [[arabiar]]rek, [[Iberiar penintsula]] [[musulmanek Iberiar penintsula konkistatzea|konkistatutakoan]], [[Pirinioak|Pirinioez]] bestaldean sartu ziren harik eta frankoek Martel buru zeukatela [[732]]an [[Poitiersko gudua (732)|Toursko guduan]] geldiarazi zituzten arte. Garaipenak garaipen, Karlos Martelek errege titulua hartu ez zuen hartu, baina [[Pepin Laburra|Pepin III.a]] semeak bai, azken errege merovingiarra kanporatu ondoren. Haren semeak, [[Karlomagno|Karlos Handiak]], enperadore titulua hartu zuen.
 
Karlos Handiak aurrekoek izan zuten arazo bera eduki zuen: haren menpeko lurraldea hain zabala izanda, tokian tokiko [[noblezia]] haren aurka altxa zitekeen. Hori ekiditearren, konkistari ekin zion, iparraldean eta ekialdean ([[Bavaria]]n, [[Saxonia]]n eta [[Frisia]]n), mendebaldean ([[Bretainiako markaMarka|Bretainiako markan]]n) eta hegoaldean ([[Hispaniako Marka|Hispaniako markan]]). Honela, lur berriak bereganatzen zituen eta nobleen artean banatzen zituen, baldin eta noblea hildakoan lurrak erregearen menpera bueltatzen baziren, beste noble bati eman ziezaion. Orobat, ''missi dominici'' izeneko ikuskariak bidaltzen zituen erresuma osoan zehar nobleen jokabidea zaindu zezaten.
 
== Aita santuekiko aliantza ==
40. lerroa:
Frankoen jauregiko jaunen familia boteretsua zen, eta [[Eliza (argipena)|Elizak]] leinu indartsu hau babestu nahi izan zuen zituen hiru mehatxuei ([[islam]]darrak, [[Bizantziar Inperioa|bizantziarrak]] eta [[lombardiar]]rak) aurre egiteko. Izan ere, Aita Santua bizantziar enperadorearen zaintzapean zegoen paperaren gainean, baina errealitatean une horretan [[Konstantinopla]]ren kezka nagusia musulmanen hedapena geldiaraztea zen. Hortaz, babesa hori gainetik kentzeko aukera baliatu nahi zuen Elizak.<ref>{{erreferentzia|egilea=Jean-Claude Cheynet |izenburua=L'exarchat de Ravenne et l'Italie byzantine}}</ref>
 
Gainera, [[Gregorio III.a]] aita santuaren eta [[ikonoklasia|ikonoklasten]] arteko gatazkak ([[Bizantzioko eztabaida ikonoklasta|Irudien auzia]]) [[Erroma]] eta [[Bizantzio]]ren arteko gatazka ere ekarri zuen. [[Leon III.a Isauriarra|Leon III.a enperadoreak]] [[Italia]]ra itsas armada bidali zuen haren agintea errespeta zezaten. Italiako hegoaldea [[Konstantinoplako patriarka ekumeniko|Konstantinoplako patriarkaren]] agindupean paratu zuen, eta aita santuari iparraldea, lombardiarren mendean, utzi zion. Baina azken horiek ere botere handia daukate eta Elizak mehatxutzat dauzka.<ref>{{erreferentzia|egilea=Michel Balard, Jean-Philippe Genet eta [[Michel Rouche]]|izenburua= Le Moyen Âge en Occident |argitaletxea= Hachette |urtea= 2003 |orrialdea= 46}}</ref>
 
Beraz, aita santuak Karlos Marteli laguntza eskatu zion, lombardiarrei aurre egiteko. Frankoen babespean jarri zuen bere burua, eta Italia konkistatzeko eskatu zien. Karlos Martelek "Oso Kristaua" titulua jaso zuen berarentzat eta ondorengoentzat, eta Elizaren eta fedearen babeslea bilakatu zen aita santuen irudikoz.
54. lerroa:
Menpeko lurraldeak gobernatzeko egitura ona izan arren, karolingiarren inperioak ahuldade bat bazeukan: gerlarik egon ezean, [[Estatu]]ak ezin zuen adina aberastasun eskuratu [[basailu]]ei beharrezko ordainketak egiteko. [[Karlomagno|Karlos Handiaren]] erregealdian, hortaz, borrokak etengabeak izan ziren, baita nobleen zein apezpikuen gaineko ikuskapena ere.
 
Baina [[Luis I.a Errukitsua|Ludoviko Pio]] semeak lurren jabetza eman behar izan zuen, ez errentan lehen egiten zen bezala, basailuaren heriotzaren ondoren erregeak utzitako lur horiek berreskura zitzan.<ref>Michel Balard, Jean-Philippe Genet et Michel Rouche, Le Moyen Âge en Occident, p. 66</ref> Honela, nobleek seme-alabei uzten zizkieten erregeengandik lortutako [[feudalismo|feudoak]], erregeen oniritzia beharrik gabe, eta inperioaren zatiketa aregotuz. Ludoviko Pioren semeek elkarren aurka borroka egin zutenean, basailuen gaineko nagusitasunari eutsi ahal izateko, gero eta independentzia handiagoa eman behar izan zieten.
 
Inperioaren zatiketa ofiziala [[Verdungo Hitzarmena]]rekin etorri zen. Bake itun horretan, [[Karlomagno|Karlos Handiaren]] hiru bilobak frankoen inperioa haien artean banatu zuten: [[Karlos II.a Burusoila|Karlos Burusoilak]] mendebaldea hartu zuen, [[Luis II.a Germaniarra|Luis Germaniarrak]] ekialdea, eta [[Lotario I.a]]k erdialdea (hiriburua eta frankoen jatorrizko lurrak barne), [[Italia]] eta enperadore titulua. Baina titulu horrek lehen zeukan boterea galdu zuen berehala. Aitzitik, erresuma ahulena suertatu zen Lotario enperadorearena, eta, honek gatazka gehiago eragin zituen, beraz.