Osasuna futbol kluba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
44. lerroa:
== Historia ==
=== 1920-1940 ===
Taldeek bat egin eta 15 urte geroago, 1935-36ko denboraldian, Osasunak [[Espainiako futbol ligako lehen maila|Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailan]] jokatu zuen lehen aldiz. Honakoa izan zen estreinako hamaikako hori: Bergara, Arana, Ruiz, Iturralde, Irastorza, Ilundain, Zarraonandia, Insausti, Catachu eta Bienzobas anaiak. Sasoi amaieran, ordea, 12 taldetik, azken postuan geratu zen Osasuna. [[Donibane (Iruñea)|Donibane]] auzoko [[Donibane futbol zelaia]]n jokatutako 11 partidetatik zazpi irabazi ahal izan zituzten (Sasoi horretako [[Real Betis Balompié|Betisi]] sartutako 6-0ekoa da oraindik ere nafarrek Lehen Mailan lortutako gol sortarik handiena), baina etxeko beste lau partidez gain, etxetik kanpo jokatutako 11ak ere galdu zituzten [[Emilio Urdiroz]]ek zuzentzen zuen taldeak. [[Bilbo]]ko [[Bilboko Athletic Kluba|AtheleticekAthleticek]] irabazi zuen txapelketa horretan, azken postuan amaitu ziren Iruñekoak, [[Atletico Madril]]ekin batera maila galduta. Sasoi horretan ere, [[Julian Bergara]] aurrelariak oraindik ere gainditzeke dagoen marka ezarri zuen, hogeita bi partidatan hogei gol sartu baitzituen.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]] zela kausa, hiru urteko etena izan zen. [[Oviedo]]k hirugarren postuan amaitu zuen gerra aurretik jokatutako azken denboraldia, baina haien futbol zelaia bonbardaketen ondorioz erabat txikituta geratu zenez, [[Asturiasko Printzerria|Asturiaskoek]] uko egin zioten jokatzeari, eta 1935-36ko denboraldiko azken bi sailkatuak ziren toki hura hartzeko hautagaiak. Atletico Madrilek (Atletico Aviacion izenarekin) eta Osasunak, beraz, jokatu zuten partida horretan ([[1939]]ko [[azaroaren 26]]an), 3-1 atera zen garaile Madrilgo taldea. Gainera, gerra osteko lehen bi txapelketak irabazi zituen. Osasunak, ordea, urte luzeak igaroko zituen Lehen Mailara itzuli ezinda.