Biztanleria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.142.176.250 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
data sorrera: 2011ren urtarrilak 29a
32. lerroa:
 
[[Hego Amerika]]n, [[Karibe (argipena)|Kariben]], Asiako hegoaldean eta ekialdean esate baterako, berez ekin diote, berandu bada ere, jaiotza-tasa mugatzeari, heriotza-tasa jaitsi ondoren. Emakumeko hiru haur baino gutxiagokoa da, jada, ugaltze-tasa, eta bizi-itxaropena 70 urte ingurukoa. Baina [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] [[1960ko hamarkada]]tik aurrera abiarazi zen jaiotza planifikatzeko politika zorrotzak ekarri zuen benetako aldaketa mundu mailan. Une honetan emakumeko 1,9 haurrekoa da, batez beste, Txinako jaiotza-tasa, eta munduko herririk jendetsuenean belaunaldi-aldaketarako behar den kopuruaren azpitiko hazkundea izateak eragin nabaria izan du munduko biztanleriaren hazkundean. [[Afrika]]ko iparraldean, Ekialde Hurbilean edota [[Pakistan]]en egoera paradoxikoa da trantsizio demografikoaren aurreikuspenei dagokienez: badirudi izoztuta dagoela, herri horietan oso altuak baitira bai jaiotza-tasa (emakumeko 7 haur [[Irak]]en eta [[Siria]]n), bai bizi-itxaropena. Izan ere, kultura horietan ez dira onartzen jaiotzak mugatzeko metodoak; hala ere, zenbait herritan hasiak dira horrelako neurriak hartzen ([[Maroko]]n, [[Tunisia]]n, [[Libano]]n eta [[Kuwait]]en, esate baterako). Azkenik, trantsizio hori hasi besterik ez da egin Saharaz hegoaldeko Afrikan —Hegoafrikar Errepublika, aurreratuagoa, alde bat utzita—, eta Asiako zenbait tokitan ([[Kanbodia]]n, [[Nepal]]en, [[Afganistan]]en, [[Yemen]]en). Heriotza-tasa jaisten hasi da garapenari esker, baina haurren heriotza-tasa oso handia da oraindik ([[Mozambike]]n, esate baterako, 2 urtez beherako haurrek osatzen dute hildako guztien erdia). Herri horietan jaiotza-tasa, milako, 50etik gorakoa da, gutxi gorabehera (Europan, milako 11 ingurukoa), eta atzerapen ekonomikoak eta sozialak, ezegonkortasun politikoak eta abarrek traba egiten diote aldaketa demografikoari.
 
data sorrera:
 
2011ren urtarrilak 29a
 
== Ikus, gainera ==