Efesoko kontzilioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Efesoko kontzilioa''' (hirugarren [[kontzilio ekumenikoa]]) [[431]]n burutu zen [[Efeso]]n, [[Asia Txikia]]n (gaur egungo [[Turkia]]n). [[Teodosio II.a]]k deituta, 200 gotzain inguru elkartu ziren. Efesoko kontzilioa aurrekoak baino istilutsuagoa izan zen, eztabaida sutsuak izan ziren [[nestorianismo]] izeneko doktrinaren inguruan.
[[Irudi:POPE kyrellos.JPG|thumb|200px180px|Zirilo Alexandriakoa, eskuan Ama Birjinaren ikonoa duela.]]
 
Efesoko kontzilioa [[katoliko]]ek, [[anglikano]]ek, [[luterano]]ek eta [[ortodoxo]]ek onartzen dute gaur egun.
 
[[Irudi:POPE kyrellos.JPG|thumb|200px|Zirilo Alexandriakoa, eskuan Ama Birjinaren ikonoa duela.]]
Efesoko kontzilioa eztabaida kristologikoaren une garrantzitsua izan zen Elizan. Aurreko kontzilioek ([[Nizeako I. kontzilioa]]k eta eta [[Konstantinopoliseko I. kontzilioa]]k) [[Hirutasun]]ari eta Jainkoaren izateari buruz eztabaidatu zuten nagusiki, baina Efeson [[Jesukristo]]ren izate bikoitza (jainkozkoa eta gizatiarra) izan ziren eztabaidagai garrantzitsuenak. Nestorianoek Jesukristoren izate bikoitza banatuta zegoela zioten. Gainera, giza izatea nagusi zela zioten Jesusengan. Horregatik [[Maria]] bere amari ''Theotokos'' (Jainkoaren Ama) deitu beharrean ''Khristotokos'' (Kristoren Ama) deitzen zioten. Izan ere, nestorianoentzat Maria Jesus gizonaren ama zen soilik; Jesus gizona gizon normala zen, beste edozein bezala sortua baina Jainkoak zeregin berezi baterako aukeratua. Beste era batera esateko, Jesusen misioa ez zela betierekoa aitortzen zuten.