Siria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
49. lerroa:
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Syria_Topography.png|thumb|left|250px|<small>Siriako topografia</small>]]
{{sakontzeko|Siriako geografia}}
Siria [[Mendebaldeko Asia]]n dago, ipar latituteko 32° eta 38° artean, eta ekialdeko longitudeko 35° eta 43° artean hedatua. 185.180 kilometro koadroko eremua du, Israelek okupaturik duen 1.295 kilometro koadroko lurraldea barne<ref name=cia2></ref>. Iparraldean [[Turkia]]rekin du muga, ekialdean eta hego-ekialdean [[Irak]]ekin, hegoaldean [[Jordania]]rekin, hego-mendebaldean [[Israel]] eta [[Libano]]rekin, eta mendebaldean [[Mediterraneo itsasoa]]rekin. Zatirik handiena [[goi-ordoki]] idorra da, nahiz eta ipar-mendebaldea nahiko berdea den, Mediterraneoaren ertzean baitago. Herrialdearen ipar-ekialdea, [[Al-Jazira (Mesopotamia)|Al-Jazira]], eta hegoaldea, [[Hauran]], dira nekazal eskualderik garrantzitsuenak. Ibai nagusia [[Eufrates]] da, herrialdearen ekialdea zeharkatzen duena. Hori izan zen [[zibilizazioaren sorleku|zibilizazioaren 15 sorlekuetako bat]]<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|url=http://www.homsonline.com/EN/Syria/Syria.htm |izenburua=Syria an Ancient Pearl, the Cradle of Civilizations where history began | argitaletxea=homsonline.com |sartze-data=2017-01-04}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Ali|abizena=Kadri|url=http://www.globalresearch.ca/ancient-syria-and-mesopotamia-cradle-of-civilization-from-ancient-to-modern-mashriq/5439371 |izenburua=Ancient Syria and Mesopotamia, Cradle of Civilization. From Ancient to Modern Mashriq | argitaletxea=globalresearch.ca |sartze-data=2017-01-04}}</ref>.
85 ⟶ 86 lerroa:
[[Bigarren Mundu Gerra]]ko Frantziaren porrotarekin batera ([[1940]]), Siria [[Vichyko gobernua]]ren menpe geratu zen, harik eta [[1941]]eko uztailean [[Erresuma Batua]]k eta [[Frantziar Indar Askeak|Frantzia Askeak]] herrialdea hartu zuten arte. [[Georges Catroux]] jeneral frantsesak, Frantzia Askearen izenean, lurraldearen burujabetasuna agindu zien siriarrei, baina tropak bertan geratu ziren. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Frantziako gudarosteak uko egin zion lurraldea uzteari, baina azkenik, [[Nazio Batuen Erakundea|NBEren]] aginduz, [[1946]]ko apirilean, Frantzia eta Britainia Handiko armadak Siriatik joan ziren.
 
=== AdibSiria Shishakliburujabea ===
[[Fitxategi:Adib Chichakli.jpg|right|thumb|150px|<small>[[Adib Shishakli]]</small>]]
Hainbat [[estatu-kolpe]]ren ostean, [[1949]]ko abenduan [[Adib Shishakli]] koronelak hartu zuen boterea. [[1951]]n bere burua presidente izendatu eta legebiltzarra bertan behera utzi zuen. Bai [[Erresuma Batua]]k, bai [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuek]] laguntza handia eman zioten Adib Shishakliri. Era horretan, [[Palestina]]ko gatazka amaitzea espero zuten. AEBek [[1948ko Arabiar-israeldar Gerra|1948ko Arabiar-Israeli Gerrako]] palestinar errefuxiatuak Sirian kokatu nahi zituzten. Horretarako, 400.000.000 dolar ordaintzeko prest agertu ziren 1952an, 500.000 palestinar [[Jazira]] lautadan kokatuz gero. Siriako ezkertiarrek, [[Arabiar Alderdi Sozialista]]k eta [[Baath Alderdi Arabiar Sozialista]]k, gogor kritikatu zuten akordio hori, palestinarren itzultzeko eskubidea saltzen ari zelakoan. Aipatutako bi alderdiek bat egitean, Shishaklik Mendebaldeko eskaintzei muzin egin behar izan zien.
 
95 ⟶ 97 lerroa:
Aurreko hilabetean [[Irak]]eko Baath alderdiak hango boterea bereganatu zuen. Siriako gobernu berriak [[Egipto]]rekin eta Baathek kontrolatutako Irakekin federazioa osatzeko aukeraz hausnarketa egin zuen. Hitzarmena [[1963]]ko [[apirilaren 17]]an sinatu bazen ere, alderdien arteko desadostasunak areagotu ziren hurrengo hilabeteetan, eta federazioa ez zen gauzatu. Horrez geroztik, Siria eta Irak bat egitearen alde jardun zuten bi herrialdeetako Baath alderdiek. Baina [[1963]]ko azaroan Irakeko gobernua eraitsia izan zen.
 
[[Fitxategi:New_community_on_the_GolanNixonAssad.jpg|thumb|280px|<small>Majdal[[Hafez Shamsal-Assad]] herriaeta [[Golan|GolangoRichard GainetanNixon]] [[Damasko]]ko aireportuan, 1974an</small>]]
[[1964]]ko maiatzean, [[Amin Hafiz]] presidenteak demokratizazioaren aldeko erreformak abian jarri zituen, baina [[1966]]ko [[otsailaren 23]]an, alderdi bereko hainbat armada ofizialek estatu-kolpea eman zuten. Amin Hafiz espetxeraturik, behin-behineko konstituzioa bertan behera geratu zen. Gobernu horrek, [[Egipto]]rekin batera, [[1967]]ko ekaineko [[Sei Eguneko Gerra]] egin zion [[Israel]]i. Israelek [[Golan]] kendu zion Siriari. Hori zela-eta, Siriako gobernua ahuldu zen. [[1970]]eko [[azaroaren 13]]an, [[Hafez al-Assad]] defentsa ministroak hartu zuen lehen ministro kargua, estatu-kolpea emanda.
 
152 ⟶ 154 lerroa:
 
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:Umayyad Mosque, Aleppo, Syria (5077865830).jpg|thumb|right|220px|<small>[[Alepo]]ko haurrak</small>]]
Siriako biztanle gehienak, %90,3<ref name=cia2></ref>, [[Arabia]]ko eta [[Mesopotamia]]ko semiten ondorengo [[arabiar]]rak dira. Baina arabiar jatorriko siriarrez gainera, [[kurdu]]ak, [[armenia]]rrak eta [[turkia]]rrak ere bizi dira Siriako lurretan. Gainera milaka [[palestina]]r daude barreiaturik lurraldean.