Ultra Bra: berrikuspenen arteko aldeak
Orri berria: «thumb|Ultra Bra taldea 2012an (desegin ondoren), Pekka Haavistoren presidentetzaren aldeko kontzertu batean Ultra Bra pop-rock musika talde finlandiarr...» |
(Ez dago alderik)
|
23:33, 18 abendua 2016ko berrikusketa
Ultra Bra pop-rock musika talde finlandiarra izan zen. Ultra Bra 1994an sortu zen eta 2001ean banandu egin ziren. Kantuen hitzak finlandieraz idazten zituzten eta, horregatik, musika taldeak ez zuen lortu arrakastarik Finlandiatik kanpora.
Berez Ultra Braren abestien gaiak politikoak ziren. Ezkerreko ideologia zuen musika taldeak.
Kideak
Kerkko Koskinen zen taldeko burua eta kasik abesti guztiak berak konposatu zituen. Anni Sinnemäki, gaur egun Alderdi Berdeko politikaria eta Helsinkiko zinegotzi ohia, musika-taldearen abestigile ospetsuena izan zen.
Historia
1996. urtean lehen diskoa argitaratu zuten. Vapaaherran elämää (Baroiaren bizia) deitu zioten. Hurrengo urtean bigarren diskoa, Kroketti, atera zen. Disko horrek arrakasta handia izan zuen. Disko horretan daude, adibidez, "Sinä lähdit pois" (Joan egin zinen) eta "Minä suojelen sinua kaikelta" (Guztiarengandik babestuko zaitut) abestiak. 1999an eta 2000an disko bana argitaratu zituzten, Kalifornia eta Vesireittejä (Ubideak), eta gero, 2001ean Sinä päivänä kun synnyin (Jaio nintzen egunean) disko-bilduma argitaratu zuten. Urte berean Ultra Bra desegin egin zen.