Maurizio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
95. lerroa:
* [[Chagos artxipielagoa]]: gaur egun [[Erresuma Batua]]ren agindupeko lurraldea da, [[Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea]]n.
 
== hizkuntza_ofizialakHizkuntza ofizialak ==
Mauriziar gehienak elebidunak dira, edo arebaita hirueledunak ere.<ref>[https://archive.is/20120927151639/www.gov.mu/portal/goc/webattorney/file/briefing.pdf Briefing on the Mauritian International Arbitration Act], Maurizioko Gobernuaren webgunetik 2010-08-04an hartua.</ref>
* '''Hizkuntza nagusiak:''' [[Maurizioko kreolera]], [[frantses]]a eta [[ingeles]]a. Biztanle guztiek dakite hizkuntza nagusi horietako bat behintzat. Konstituzioak ez du [[Estatu]]ko [[hizkuntza ofizial]]ik ezarri, baina zehazten du ingelesa jakin behar dela [[Parlamentu]]ko kide izateko (Konstituzioko 33. artikuluko ''b)'' idatz zatia), eta ingelesa izango dela Parlamentuko hizkuntza ofiziala (Konstituzioko 49. artikulua); bestalde, Parlamentuari frantsesez hitz egiteko eskubidea dute parlamentuko kideek (Konstituzioko 49. artikulua).<ref name="MauriziokoKonstituzioa">[http://www.gov.mu/portal/site/AssemblySite/menuitem.ee3d58b2c32c60451251701065c521ca/?content_id=c4554555fc808010VgnVCM100000ca6a12acRCRD «The Constitution»], Maurizioko Gobernuaren webgunean.</ref> Dena dela, ingelesa erabili ohi da Maurizioko hizkuntza ofizialtzat, eta Administrazioko eta epaitegietako hizkuntzatzat. Maurizioko kreolera erabili ohi da komunitateen artean elkar ulertzeko eta lagunarteko hizketarako. Ingelesa eta —neurri txikiagoan— frantsesa ikastetxeetan erabilienak dira, biak goi mailako hizkuntzatzat hartzen baitira Maurizion. Frantsesa bereziki negozioetako goi mailako arloetan erabiltzen da (adibidez, hornitzaile-erosle harremanetan) eta kreolera behe mailakoetan eta lankide artean. Orobat, frantsesa da erabiliena literaturagintzan eta hedabideetan.<ref name="chass.utoronto.ca">Eugene Chiba (2006): [http://www.chass.utoronto.ca/~cpercy/courses/6362-chiba.htm «English Usage in Mauritius»], Computing in the Humanities and Social Sciences; Faculty of Arts and Sciences; University of Toronto.</ref> Mauriziarren %&nbsp;90ek badaki kreoleraz; kreolera jo ohi da Maurizioko bertako hizkuntzatzat, eta lagunartean gehien erabiltzen den hizkuntzadena da. [[XVIII. mendea]]n sortu zuten [[Afrika]]tik ekarritako [[esklabotza|esklaboek]], euren artean eta euren ugazabekin komunikatu ahal izateko,<ref>[http://m2002.thecgf.com/Nations/Africa/Mauritius/default.asp «Mauritius»], 2002 Manchester; the XVII Commonwealth Games.</ref> eta batez ere [[frantses]]ean oinarrituta dago.<ref>J. Holm: ''Pidgins and Creoles'', Cambridge University Press, 1989, New York. ISBN 978-0-521-35940-5.</ref>
* '''Beste hizkuntza batzuk:''' [[bojpuri]]a, [[telugu]]a, [[hindi]]a, [[tamilera]], [[marathera]]a, [[urdu]]a, [[hakka]] ([[txinera]]ren dialekto bat) eta [[gujaratera]] (Indiatik etorritako lehenengo gizon-emakumeek hitz egiten zituzten hizkuntzen nahastura) ere hitz egiten dira Maurizion.
 
== Erreferentziak ==