Fosforeszentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean}}
 
'''Fosforeszentzia''' [[Fluoreszentzia|fluoreszentziarekin]] erlazionatuta dagoen [[fotoluminiszentzia]] mota bat da. Fosforeszentzia izeneko fenomeno honetan sustantzia batzuek [[energia]] absorbatu eta metatu egiten dute, gero energia hau [[erradiazio]] moduan emitituz. Fosforeszentzia erakusten duten elementuei foto-erreaktiboak deritze. Hau da, propietate hau izateko argia behar dute, elementu foto-sensibleak dira eta erradiazioaren bitartez energia nahikoa lortzen dute hau metatu eta gero askatzeko.
 
Portaera hau azaltzen duen mekanismo fisikoa eta fluoreszentziarena ia berdinak dira. Bi fenomenoen arteko desberdintasun nabarmenena energiaren emisioan igarotzen den denbora da. Fluoreszentzian ez bezala, material fosforeszente batek ez du absorbatutako erradiazioa berehala emititzen. Emisio denbora geldo hauek [[Mekanika kuantiko|mekanika kuantikoan]] definitzen diren [[energia trantsizio “debekatu”]]-ekin daude erlazionatuta. Material batzuetan trantsizio hauek oso poliki gertatzen direnez, absorbatutako erradiazioaren emisioa eszitazio originala gertatu denetik ordu batzuk luza daiteke baina intentsitate gutxiagorekin.