Platelminto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
15. lerroa:
'''Platelmintoak''', '''Platyhelminthes''' edo '''Platelminthes''' ([[greziera]]z, πλατύ, ''platy'', «zapal», eta ἕλμινς (ἑλμινθ-), ''helminth-'', «har») [[animalia]] [[ornogabe]] bigun, ez-segmentatu eta [[bilateral]] sinpleak dira. Beste bilateralek ez bezala ez dute gorputz barrunberik eta ez dute zirkulazio- edo arnasketa-sistema bereziturik. Horregatik forma laua behar dute [[oxigeno]] eta [[janari|elikagaiak]] gorputz osora heldu ahal izateko [[difusio]] bitartez.
 
[[Taxonomia]] klasikoan [[Turbellaria]] ([[planariakplanaria]]k bezala animalia ez-parasitoz osatuak) eta beste hiru talde parasito daude: [[Zestodo|Cestoda]], [[Trematoda]] eta [[Monogenea]]. Turbelaria taldekoak batez ere predatzaileak dira eta uretan edo lurzoru oso hezeetan bizi dira. Cestoda eta Trematodak bizitza-ziklo konplexua dute.
 
Zestodoek zinta baten antzekoa dute; digestio aparaturik ez dute, eta besteek ere itsua edo zulo batekoa dute, aurreko aldean edo azpiko aldean kokatua. Handik irensten dituzte janariak eta hondakinak botatzen ere. Ugaltzeko eraz [[hermafrodita]]k dira. Arrari dagokion aldea bi [[barrabil]]ez, hazi-hodiz eta hazia botatzeko zakil itxurako hodi batez osatua dute, emeari dagokiona, berriz, [[obulutegi]]z, hazi-zorroz, eta umetokiz osatua dute. Nahiz hermafroditak izan eta batzuek haien erara ugaldu askotan (zestodoak adibidez), beste asko elkar ernalduz ugaltzen dira gehienetan; zatiketaz ugaltzeko ere badute ahalmena, bestalde.