Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Mondragonhttp://eu.wikipedia.org/wiki/Mondragon_Unibertsitatea Unibertsitatea|Mondragon Unibertsitateko]Unibertsiatearen] '''Humanitate eta Hezkuntza Zientzien FakultateaFakultateari deritzo ''' [[Eskoriatza]]n dago kokatutaHUHEZI.''' [[1976]]anHorren sortuernamuina, zenberriz, Eskoriatzako '''Irakasle Eskola''' izan zen, '''1976an''' sortu zena euskal maisu-maistrak prestatzeko, artean irakasle euskaldunen eskaria baitzegoen puri-purian, ikastola moduanmugimenduarentzat.
 
Gaur egun hiru karrera egin daitezke HUHEZIn: '''Irakasle ikasketak, Psikopedagogia''' eta '''Ikus-entzunezko Komunikazioa,''' nahiz eta bigarren zikloan Humanitate-Enpresa ere irakasten den. Hori guztia Eskoriatzan, Gipuzkoan, nahiz eta Psikopedagogia, hainbat master eta graduondo on line egin daitezkeen, ikaslea etxetik mugitu barik.
 
 
== HUHEZIren historia ==
 
'''1976 Irakasle Eskola.''' Ikusita euskarazko irakaskuntzak aurrera egitekotan irakasle tituludunak behar zituela, Hezibide elkarteak sortu zuen Irakasle Eskola Eskoriatzan (Gipuzkoa); elkarte horrek batzen zituen Debagoieneko hezkuntza kooperatibak. Hasieran, ofizialtasunik gabe, Irakasle Eskola Salamancako Unibertsitate Pontifizioaren gela moduan hasi zen eskolak ematen.
 
'''1978 Onarpen ofiziala.''' Hezkuntza Ministerioak onartu egin zuen Eskoriatzako Irakasle Eskola, aurrerantzean atxikita egongo zena Bilboko Unibertsitateari.
 
'''1979 Lehen promozioa.''' 39 irakasle irten ziren urte hartan irakasle diplomarekin.
 
'''1980 Irakasle Eskola, kooperatiba.''' Zegoen ingurunean zegoela txertatuta, urrats logikoa egin zuen eskola kooperatiba bihurtuta.
 
'''1981 Lehen promozioa titulurik gabeko irakasleetan.''' Urte hartan 147 maisu-maistrak eskuratu zuten titulua, euskara irakasten titulu barik ibilita ikastoletan edo herri eskoletan. Guztira, titulurik gabeko 700 maisu-maistrak amaitu zituzten ikasketak Eskoriatzako Irakasle Eskolan.
 
'''1984 Dokumentazio zentroa sortu zen haurren gainean.''' Eskola hasi zen dokumentazioa biltzen, antolatzen eta zabaltzen sei urte arteko haurren gainean.
 
'''1985 Programa ikasleak birgaitzeko.''' Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera, Eskoriatzako Irakasle Eskola hasi zen ikastaro bereziak antolatzen, egunean jartzeko lanean ari ziren irakasleak. Jakingarriak aldizkaria sortu zen.
 
'''1988 Bideo didaktikoak.''' “Piti gaztagile” egin zen, lehen bideoa bideo bilduma batean helburu didaktikoekin egina.
 
'''1990 Euskararen normalizazioa administrazioan.''' Irakasle Eskolak ikastaro bereziak antolatu zituen, hizkuntza eskakizunik jasoenak lantzeko euskal administrazioko funtzionarioek.
 
'''1992 Ikasliburugintzan.''' Dozena bat liburu argitaratu ziren, euskarazko irakaskuntzan ikasliburuak behar zirela-eta.
 
'''1996 Hezkuntza Berezia.''' Hezkuntza Berezia espezialitatea sortu zen, profesionalak prestatzeko haurrekin lan egin dezaten, hezkuntza premia bereziak dituztenekin.
 
'''1997 Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.''' Eskoriatzako Irakasle Eskola Mondragon Unibertsitatean sartu zen, eta bertako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bihurtu, HUHEZI. Horrekin batera, lizentzia bat sortu zuen Humanitateak-Enpresa izenekoa.
 
'''1999 Eraikin berria.''' Hasierako eraikina txiki geratu zela-eta, Gizabidea fundazioak alboko San Viator eraikina (XVII mendekoa) erosi zuen HUHEZIrentzat. Urte horretan fakultateak “Enpresa Proiektuen Zuzendaritza” masterra sortu zuen.
 
'''2000 Psikopedagogia lizentzia.''' Lizentzia moduan sortu zen bigarren zikloan, hobeto erantzuteko sor daitezkeen arazoei irakaskuntza eta gizarte eleaniztunetan.
 
'''2001 On line ikasketak.''' Sarean ipini ziren Psikopedagogia ikasketak eta master bat. Halaber, ikasketak bukatu zituen lehen promozioak Humanitateak-Enpresan. Urte berean, bi master gehiago eratu ziren: Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak Formazioan eta Hezkuntza Zuzendaritzan.
 
'''2002 Eskuhartze Psikopedagogikoa.''' Psikopedagogia ikasketen barruan antolatu zen.
 
'''2003 Mendeberri proiektua ezarri.''' Arazoetan Oinarritutako Irakaskuntza hasi zen aplikatzen modu sistematikoan Irakasle ikasketen lehen mailan.
 
'''2004 Pertsona eta Talde Garapena.''' Gestio unitate bat sortu zen izen horrekin. Halaber, sortu ziren Informaziorako eta komunikaziorako Giza Zientziak. Urte horretan hasi zen irakasten Prestakuntza Pedagogikorako ziurtagiria.
 
'''2005 Ikus-entzunezko komunikazioa.''' Lau urteko lizentzia.
--[[Lankide:Joxe Aranzabal|Joxe Aranzabal]] 15:22, 27 Urria 2007 (UTC)