Pasai Donibane: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
14. lerroa:
Donibane kalea estua eta irregularra da, uraren eta mendiaren oinarriaren artean zizelkatua. Ondo hartu du etxebizitza
batzuek, leku‑premiari aurre egiteko edo, kalearen zati batzuez jabetu izana. Harrigarriak dira, besteak beste: antzina‑antzinako [[Platain etxea]]; [[adreilu]]z­ko tximini altua, han zegoen portzelana‑fabrika ospetsuaren aztarna bakarra;
Arizabalo almirantearen [[Arizabalo jauregia]]ren aurrealde barrokoa, armarri galanta duena; eta [[San Joan eliza (Pasai Donibane)|San Joan Bataiatzailea parrokia‑eliza]], [[XVI. mendea]]n harlanduz egindako eraikin handia, herreriar estiloko portadaz eta erretaula aipagarriaz hornitua. Alboko aldare batean Santa Faustina martiriaren gorputz usteldu gabea gurtzen dute.
 
[[Victor Hugo]], [[Frantzia]]ko letren jenio handiaren bizileku izan zen etxearen az­pian pasatu eta gaur egun kultura‑jardueratako erabiltzen dute.
21. lerroa:
horretarako, pilotalekua eta musikarientzako kioskoa ditu. Udaletxea—fatxada guztia [[harlandu]]z egina duen eraikin bakarra—arrantzaleen etxebizitza koloretsuen lerroan ageri da.
 
Kanalarantz aurrera eginda, Bonantzako Santo Kristo basilika dago; han jasotzen dituzte Donibaneko arraunlari kementsuek irabazitako banderak eta garaikurrak.
 
Puntasko bidean 700 m inguru aurrera egin eta Santa Isabel gaztelua aurkituko dugu, galeria korapilatsuak ditu, itsaslabarreraino hedatzen direnak.
49. lerroa:
* [[Villaviciosatarren etxea]]: [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] [[pizkundea|berpizkundeko]] aurrealdea du.
* [[Udaletxe Zaharra (Pasai Donibane)|Udaletxe Zaharra]]: [[1735]]eko eraikin [[barroko]]a.
 
 
{{irudi zabala|Pasai Donibane. Gipuzkoa, Euskal Herria.jpg|2000px|Pasai Donibaneko ikuspegi panoramikoa.}}